IKASLEEN HIZKUNTZA ERABILERAN ETA KALITATEAN ERAGITEN
Prestakuntza egitasmo honen azken helburua gure ikasleengan euskararen erabileran eta kalitatean modu positiboan eragitea da. Horretarako, Irakasleen Prestakuntza Gogoetatsua izeneko prozesuari ekin diogu 2019-2020 ikasturtean, Ikastolen Elkartea eta Mondragon Unibertsitateko UHEZI falkultatearen arteko elkarlanaren baitan, Euskal Herriko beste hainbat ikastolarekin batera.
EUSKARAREN ERABILERAN ETA KALITATEAN ERAGIN
Prestakuntza eredu honen ardatza gelako praktikak dira, interakzio didaktikoa; hau da, ikasle-irakasle eta ikasleen artean ematen diren elkarrizketa egoerak aztertu, berdiseinatu eta aberastea du egiteko nagusia.
PRESTAKUNTZA EREDUA
Praktikan oinarritua
Gelako errealitatea erdigune
Irakasleen jarduna ardatz