Skip to main content

ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza hauek onartzen ditu. Horiekin bat ez bazaude edo zalantzarik baduzu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen dizugu.

1. ZEIN GARA?

Armentia Ikastolak ondorengo helbidea du: Gaztela ataria 101, 01007 (Gasteiz). Website honekin edo bere zerbitzuekin zerikusia duen edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jar zaitezke: 945 145 445. Bestela, hurrengo posta elektronikora bidera zaitezke:

armentia@ikastola.eus

armentiaikastola.eus domeinua Armentia Ikastola-rena da.

2. ZER DA ARMENTIA IKASTOLA WEB SITE DELAKOA?

Orain armentiaikastola.eus tokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta Armentia IkastolaK sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.

Web toki guztiek bezala, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.

3. FITXA TEKNIKOA

Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko dau; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada. Halaber, monitoreak gitxienez 800 x 600 pixel izango dauz eta Macromediako Flash plug-in dalakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. Armentia Ikastolak beharrezkotzat jotzen dituen aldaketa teknikoak egin ahal izango ditu kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobetzeko.

4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK

Web orri hau Armentia Ikastolarena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Armentia Ikastolarenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopia, erreproduzi, argitara, karga, transmiti, bana edo ustia. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekin bat web orria erabiltzea da. Ildo horri jarraiki, deskarga eta kopia pribatuak egin daitezke, baina baldintza hauetan zehaztutako erabileretatik kanpo atera gabe. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Armentia Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horiek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Armentia Ikastolaren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza hauetarako debekatuta dago eduki hauek beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.

5.- WEB ORRIA DOAKOA DA

Komunikazio telematikoan dagoen erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez ditugu zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo horri jarraiki, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabaz ditzake.

6.- IRAUPENA

Erabilera-baldintza website delakoan aldatu gabe dirauten bitartean mantenduko dira. Ildo horri jarraiki, Armentia Ikastolak edozein unetan horiek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.

7.- BERMEAK BAZTERTZEA

Armentia Ikastolak ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen duen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, Armentia Ikastolak ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipa dezake matxurak konpontzeari buruz. Halaber, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak izan daitezke. Dena delakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean dihardugu. Nolanahi ere, Armentia Ikastolak web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.

8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA

Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, Armentia Ikastola ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barne, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango Armentia Ikastolak edo Armentia Ikastolak baimendutako edozein ordezkarik kalei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barne, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean Armentia Ikastolaren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.

9.- ESKUMENA

Armentia Ikastolak ez du kontrolik web orrialdea erabil dezaketenekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta Armentia Ikastolak, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.

10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (EB 679/2016 Erregelamendua) 13. artikuluarekin eta Datu Pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 2018/3 Lege Organikoaren 11.artikuluarekin bat, armentiaikastola.eus-k honako informazio hau ematen du kontsultak egin edo informazio eskatzen duten pertsonen inguruko datu pertsonalen tratamenduaren inguruan.

  • Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
    • Arduradunaren nortasuna: Armentia Ikastola
    • IFZ: F-01143361
    • Posta helbidea: Gaztela ataria 101, 01007 (Gasteiz)
    • Tel: 945 145 445
    • Helbide elektronikoa: armentia@ikastola.eus
  • Zein helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

    Zure datu pertsonalak, kasuaren arabera, inprimaki, mezu eta bestelako dokumentuetan agertzen den lehen informazio geruzako testuaren arabera, honetarako erabiltzen ditugu:

    • Jasotako kontsulta eta informazio eskaera kudeatu eta erantzuteko.
    • Gure kontratu edo aurre-kontratu harremanaren kudeaketa kontable, fiskal eta administratiborako.
    • Produktu eta zerbitzuen berri emateko.
    • Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzeko.
  • Zenbat denboran mantentzen ditugu zure datu pertsonalak?

    Emandako datu pertsonalak jaso ziren helburua betetzeko behar adina denboran mantenduko dira eta baita datu horien helburu eta tratamendutik eratorri litezkeen balizko ardurak zehazteko ere.

  • Zein da zure datu pertsonalen tratamendurako legitimazioa?

    Zure datu pertsonalen tratamendurako legezko oinarria kontsulta egin edo informazioa eskatzen duen interesdunak helburu jakin baterako edo hainbatetarako ematen duen onarpenean dago.

    Zure datu pertsonalak ematea beharrezkoa da kontsulta edo eskaera erantzuteko.

    Tratamenduaren arduradunaren interes legitimoak asetzea, hornitzaileetan edo balizko hornitzaileetan zerbitzuak ematen dituzten kontaktuko pertsonen datu pertsonalen tratamenduari dagokionean.

  • Zein hartzaileri komunikatzen zaizkio zure datu pertsonalak?

    Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, legezko betebeharrik ezean.

  • Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

    Zure datu pertsonalei dagokienez, eskubidea duzu konfirmatzeko Armentia Ikastolak zure datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea eskatzeko ere. Horretaz gain, datu horiek ezabatzeko eska dezakezu, besteak beste, datu horiek jasoak izan ziren helburua betetzeko jada beharrezkoak ez diren kasuetan.

    Gainera, egoera jakin batzuetan, zure datuen erabilera mugatu ahal izango duzu. Kasu horietan, Armentia Ikastolak erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsarako soilik gordeko ditu. Era berean, egoera jakin batzuetan eta zure kasu berezi bat dela eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egin ahal izango duzu; kasu horietan, datuak tratatzeari utziko diogu, premiazko arrazoi legitimoetan edota balizko erreklamazioak egin edota horien aurreko defentsa kasuetan salbu.

    Zure datuen tratamendua baimendua den eta onarpenean edo kontratu baten exekuzioan oinarritua dagoen kasuetan ere eskubidea izango duzu eman dizkiguzun datuak modu antolatuan, ohiko erabilera eta irakurketa mekanikodun formatuan jasotzeko, baita horiek beste arduradun bati transmititzeko eskatzeko ere.

    Aipaturiko edozein eskubide erabiltzeko, idatzi bat bidal dezakezu Armentia Ikastolari zuzendua aurrez aipaturiko posta helbidera edo mezu elektroniko bat armentia@ikastola.eusra zuzendua. Edozein kasutan, zure NAN-aren kopia bat atxiki beharko duzu zure nortasuna egiaztatzeko.

    Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango duzu, bereziki zure eskubideak gauzatzerakoan ez bazara ados geratu. Horretarako idatzi bat bidali behar duzu posta helbide honetara: Jorge Juan Kalea, 6, 28001 – Madril; edo bere egoitza elektronikoaren bidez ere egin dezakezu (www.agpd.es).

    Cookiak erabiltzeari dagokionez, Armentia Ikastola honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dela beren helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, Armentia Ikastolak eraginkortasunez bidera eta doi ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakur. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakur. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktiba daitezke.

    Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.

    Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik bota dakioke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

    rabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, bakarrik erabiltzaileak edo Armentia Ikastolak erabil eta ikus, deusezta, berretsi edo ezaba ditzake datuak erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

    Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, anoetakoherriikastola.eus web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "Internet kafean".

11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen du, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo Armentia Ikastolaren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

© Armentia Ikastola Eskubide guztiak gordeak.