Skip to main content

Lehen Hezkuntzaren ardatza Oinarrizko Konpetentzia orokorrak dira. Norbera izaten ikasiko duen ikaslea dugu helburu, bere burua den bezalakoa onartuko duena, ondoren elkarrekin bizitzen ikasteko, eta taldean biziz eta bere izaera konplexu hori ulertuz zoriontsu egingo duena.

Hurrengo lerroetan, helburu horiek lortzeko metodologia eta proiektua azaltzen dizkizuegu:

KIMU

KIMU Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako (LH 1-2-3) proiektua da.  Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu.

Ikaslearen Irteera Profila eta Euskal Curriculuma kontutan hartzen dira besteak beste.

Ikaskuntza- prozesua ikasleei begiratzetik eta ikasleengan pentsatzetik hasten da. Printzipio hauetan oinarritzen da: ikasleak izan behar du bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista, ezagutzak berak eraikitzen ditu, ezagutzen baliagarritasuna eta funtzionalitatea ikusi egin behar ditu, ikaskuntza sozial eta kolaboratiboa da eta motibaziak eragina du prozesu honetan.

EKI

LHko bigarren ziklorako (LH 4-5-6) eki proiektuan oinarrizko konpetentziak dira hezkuntzaren ardatz: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten, eta egiten eta ekiten trebatu behar du ikasleak. Hau da, bizitza-egoeretan konpetentea izan behar du. 

Ezaugarri bereizgarriak:

  • Euskara eta euskal kulturaren transmisioa du oinarri
  • Ikaslearen irteera-profila du helburu.
  • Diziplinarteko ikuspegia du oinarrian.
  • Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak eta diziplina baitako oinarrizko konpetentzien garapena modu ebaluagarrian integratuta daude.
  • Ikaskuntzaren ikuspegi sozio-eraikitzailea; ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen du.
  • Eleaniztasuna; euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egiten du.
  • Konpetentzia digitala ere sekuentzia didaktikoetan integratzen du.

Informazio osatua, ikastolen elkarteko webgunean: EKI - LH