Skip to main content

Ikastolako komunitateak ingurumenarekiko jarrera arduratsua izan behar du, natura eta etorkizuna babesteko. Ingurumena zaintzea ez da aukera bat soilik, betebeharra ere bada. Denok dugu zer egin ingurumenean eragiteko, eta horrexegatik, hain zuzen, Armentia ikastolak ekoLOGIKOAK gara dinamikari ekin dio.

EkoLOGIKOAK gara dinamikarekin, ikastolan bi helburu nagusi bete nahi ditugu; 

  • Lehenik, sortzen ditugun hondakinei buruzko hausnarketa egitea, bereziki, ohartzeko ea beharrezkoa den hori guztia sortzea. Horrexegatik, hondakin onena, sortzen ez dena premisari lotu gatzaizkio.
  • Bigarrenik, sortzen dugun hondakina zein bere edukiontzian botatzeko beharra partekatu nahi dugu.

Horretarako, beraz, lanketak egiten ari dira etapa guztietan. Baina etapa horiek eraginkorrak izango dira, baldin eta familiek ere jokabide eta ohitura egokiak hartzen badituzte. Hori dela eta, bi gai horiei buruz hausnartzera animatu nahi zaituztegu, bai eta jokabideak zuzentzera ere.

Ekin diezaiogun denok batera, eta izan gaitezen ekoLOGIKOAk.