Laster zabalduko da hurrengo ikasturterako matrikulaziorako epea , eta, Armentia ikastolan, urtero bezala, ilusioz beterik gaude gure ikasgelak etorkizunean euskaldun eleaniztun, sortzaile, kritiko, autonomo, zoriontsu, konprometitu eta prestatuak izango diren pertsonez betetzeko.
Aurten, berriz ere, gure ikastolako ateak parez pare zuentzat zabaldu nahi ditugu, hurbiletik ezagutu gaitzazun. Horrela, gure ikastola, gure instalazioak, gure zerbitzuak, gure hezkuntza proiektua, proiektu pedagogikoa etab. hobeto eta zuzenean ikusteko, edota buruan dituzun zalantzei erantzuteko, bisita pertsonalizatuen eta ate irekien ekitaldiak antolatuko ditugu.
Eraldatzailek gara, hurbilak gara, irekiak gara, euskaldunak gara, kooperatiboak gara. Ikastola gara.
Jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz 945 145 445, emailez armentia@ikastola.eus edo gurera zuzenean etorriz, eta informazio guztia emango dizugu. Zatoz ikastolara!
Ate irekiak
Aurrerago osatuko dugu informazioa. Edozein zalantza, jarri ikastolarekin harremanetan.