HH1etik Batxilergorainoko ikasleek bazkal dezakete gure jantokian.
Aspaldian menu osasuntsuaren aldeko apustua egin genuen, eta hauek dira oinarriak:
Bertan sukaldatzen dugu bazkaria egunero.
Menuan, bertako eta sasoiko elikagaiei ematen diegu lehentasuna.
Erabilitako lekale eta barazkien %80 Arabako elikagai ekologikoak dira.
Ikasleek txandaka bazkaltzen dute adinaren arabera eta txikienek beraien jangela propioa dute.
Jantokia egunero edo noizbehinka erabil daiteke.