Skip to main content

Kooperatibaren jardueren eta aurreikusitako bilakaeraren zaintza eta segimendua egitea dagokio.

Osaera:

  • Lehendakaria: Javier Buesa
  • Idazkaria: Maite Santos
  • Gainerako ordezkariak: Raquel Arenal, Inma Oleaga.

Funtzioak:

a) Batzar Nagusiari aurkeztu aurretik, urteko kontuak aztertzea eta kontu horiei buruz eta soberakinak banatzeko edo galerak egozteko proposamenari buruz nahitaezko txostena egitea, Kooperatibak bere finantza-egoera kontu ikuskaritzaren baten aurrean aurkeztera behartuta dagoenean izan ezik.

b) Kooperatibaren liburuak aztertzea.

c) Batzar Nagusia biltzeko deia egitea, Kooperatibaren onerako beharrezkoa iruditzen zaionean eta Kontseilu Errektoreak eskariari kasu egin ez badio, Estatutu hauetan ezarritakoaren arabera.

d) Ordezkotza-idazkien egokitasuna ikuskatu eta kalifikatzea eta, oro har, batzarretara sartzeko eskubidearen inguruko zalantza eta gorabeherak erabakitzea.

e) Kooperatibaren erabakiak aurkatzea, Legeak zehaztutako kasuetan.

f) Batzar Orokorrari berak aurkeztu dizkion egoera edo arazo zehatzei buruz argibideak ematea.

g) Gainerako organoetako kideak Batzar Nagusiak nola aukeratzen eta izendatzen dituen zaintzea.

h) Kontseilu Errektoreko kideak ezintasun edo debeku egoeraren batean sartzen badira, horien eginbeharrak etetea, eta Batzar Nagusia bildu arte ezinbesteko neurriak hartzea.

i) Legeak berariaz agindutako gainerako guztiak.