Skip to main content

Armentia Ikastola 1182 ikaslek, 772 familiak eta 102 profesionalek osatzen dugu. Hezkuntza-kooperatiba gara eta familiak eta langileak gara berau sostengatzen dugunok. Urte bateko haurrak dira gure ikaslerik gazteenak eta hamazortzi urte bitarteko hezkuntza eskaintzen diegu. Hortaz 1-18 da gure eskaintza eta ibilbide horretan gure ikasleen irteera-profila dugu ardatz. Honako hauek dira dira Armentia Ikastolako ikaslearen irteera-profila osatzen duten ezaugarriak:

Euskaldun eleanitza

Beste hizkuntza batzuk jakinda, euskara egunerokotasunean biziko duen pertsona.

Komunikatzailea

Hizkuntza dramatikoa, artistikoa, musikala, plastikoa… egoki erabiltzen duen pertsona.

Kritikoa

Informazioa modu kritikoan eta iritzi propioa eraikitzeko gai den pertsona.

Sortzailea

Bizitzak planteatzen dizkion erronkei aurre egiten dakien pertsona.

Autonomoa

Edozein egoeratan modu eraginkor batean erabakiak hartzeko gai den pertsona.

Zoriontsua

Bizitzari ikuskera positiboz begiratzen dion pertsona.

Konprometitua

Norberarekiko, taldearekiko eta inguruarekiko modu arduratsu, aktibo, positiboan eta errespetuz jokatzen duen pertsona.

Pertsona ona

Bere lagunen lagun izango den pertsona.

Prestatua

Ikasten jarraitzeko edo lanean hasteko behar bezain ondo prestatutako pertsona.

Irteera-profil honi erantzun nahian, etengabe hobetzen eta sakontzen ari garen marko pedagogiko orokorra daukagu 1-18 ibilbidean, ikaslearen adinera eta kurrikulumera egokitzen dena.

Familiek eta langileek osatutako hezkuntza-kooperatiba izanda, auzolana da gure funtzionamenduaren oinarria.

Beste 114 ikastolarekin batera Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide gara. Hezkuntza-eredu propioa daukagu, euskal kurrikuluma dugu oinarri eta ikasmaterial eta planteamendu pedagogiko propioak partekatzen ditugu gainerako Ikastolekin.

Gure ikastola Gasteizko guraso batzuek sortu zuten 1992. urtean, beraien seme-alabentzako hezkuntza euskalduna eta berritzailea nahi zutelako. Harrezkero, auzolanean joan gara ikastola eraikitzen gaur egungo proiektua errealitate bilakatu arte.

Herritik sortuak gara eta herriarentzat egin nahi dugu lan. Gasteizko eragile sozial izan nahi dugu eta gure hiriko euskalduntze-prozesuan agente aktibo izatea dugu helburu. Honetarako, gainerako eragileekin elkarlanean aritu nahi dugu eta horretarako prestutasun osoa daukagu.