2024-2025 ikasturtetik, Armentia Ikastola mugikorrik gabeko gunea bihurtu da. Ekimen horren bidez, debekatu da mugikorrak ikastola barruan zein inguruan erabiltzea, erabilera pedagogikorako ez bada.
Geroz eta ohikoagoa da sakelako telefonoa gainean eramatea, eta horrek kezka handia eragin du gure komunitatean, galtzen ari baikara inguruko pertsonekin harremantzeko ohitura eta aukera. Horrez gain, ikus-entzunezkoen hedapena zabaldu egin da; alegia, edozein momentutan edozein umeri argazkiak edo bideoak egiteko joerak gora egin du, bertan agertzen diren pertsonen (haurrak, adin txikikoak, ohikoan) baimena kontuan hartu gabe.
Hori dela eta, neurriak hartzea eta eredu bihurtzea erabaki dugu ikastolan. Izan ere, guretzat garrantzitsua da ikasleen eredu garen helduok antzeko bizikidetza-neurriak izatea, eta, gai honen garrantzia transmititu ahal izateko, ezinbestekoa ikusten dugu geure buruei irizpide berdinak ezartzea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri Mugikorren erabilera dekalogoa.