Honako Kode Etiko hau ARMENTIA IKASTOLAn aplikatuko da, eta hartako langile, lan-bazkide, bazkide erabiltzaile eta gobernu-organoetako kide guztiak (beste hirugarren batzuk, boluntarioak, praktikaldian dauden ikasleak eta abar) lotetsiko ditu, bai eta plantillan sartuta ez dauden langile edo laguntzaile guztiak ere.
ARMENTIA IKASTOLAren Batzar Orokorrak babesten du honako kode hau, eta Betearazpen Batzordeak du betetzen dela gainbegiratzearen ardura, horretarako sortua baita. ARMENTIA IKASTOLAri zerbitzuak ematen dizkioten enpresa edo pertsona azpikontratatuei ere betetzeko eskatuko zaie, kontratu bidez.
ARMENTIA IKASTOLAren asmoa da langile guztien jokabidea legearen araberakoa izatea, profesionala, etikoa eta arduratsua, beharrezkoa baita gure izen ona eta sinesgarritasuna ez galtzeko eta indartzeko, gure balio-katean parte hartzen duten edo eragiten duten interes-talde guztien aurrean -ikasleak, langileak, lan-bazkideak, hornitzaileak, negozio-eredua garatzen dugun sozietateak eta bazkide erabiltzaileak-.