Aisiola Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen Aisialdi Eskola da; hau da, Aisialdiko Begirale eta Zuzendarien formaziorako eskola. Euskal izaera duen elkartea da; haur eta gazteentzako aisia hezitzailea sustatzeko lanean dihardu, euskara eta euskal kulturarekiko konpromisoa landuz eta ekologiaren funtsezko balioak transmitituz.
Eskolaren asmoa eremu ez-formalari eta informalari zuzendutako kalitatezko prestakuntza euskalduna eskaintzen duen eskola izatea da. Horretarako, euskara eta ingurugiroarekiko errespetua funtsezko balioak direla ulertu eta jolasa nahiz sormena ikasteko eta garatzeko berariazko tresnatzat hartzen ditu.
Titulazioa
Ikastaro honen bidez lortuko den titulua SSCB0209 Haurren eta gazteen aisialdiko jardueren dinamizazioa izeneko Ziurtagiri Profesionala da.
Noiz egiten da
Teoria eta praktika orduetan banatzen da ikastaroa. Batetik, 150 ordu eskainiko dira teoria lantzeko, bi aukeratan:
- A aukera: ikasturte batean.
- B aukera: bi ikasturtetan.
Bestalde, 160 ordu erabiliko dira praktikak egiteko. Horiek ekaina-abuztua bitartean egingo dira.
Zer lantzen da
Aldi teorikoa, hiru modulu ezberdinetan banatzen da (150 ordu):
-
Aisialdiko Hezkuntza Jarduerak Haur eta Gazteentzat (60) ordu
-
Aisialdiko Hezkuntza Talde eta Hezkuntza Jarduerak Haur eta Gazteentzat (60 ordu)
-
Animaziorako Teknikak eta Baliabideak Aisialdiko Ekintzetan (60 ordu)
Hiru bloke horiek gai hauek biltzen dituzte:
Talde dinamika |
Soziologia |
Heziketa astialdian |
Haurtzaroaren kultura |
Programazioa |
Lehen sorospenak |
Pedagogia |
Hezkidetza |
Euskal jolasak |
Kudeaketa |
Euskara suspertzaile |
Legedia |
Sormena |
Inklusioa |
Naturaren pedagogia |
Non egingo da
Armentia Ikastolan.
Informazio gehiago: Zirimola | Aisiola