Skip to main content


Gizarte aldakorrean eta konplexuan bizi gara, eta horrek erronka berriak dakartza hezkuntzaren alorrean. Ikasleen ongizateak, garapen pertsonalak eta gizarteratzeak gero eta arreta handiagoa eskatzen dute. Testuinguru honetan sortu da ONKI PROGRAMA, Ikastolen Tutoretza Marko berrian oinarritutako lanketa, hezkuntza oso eta koherente baten parte gisa.

 

ONKI Ikastolen Elkartean propio sortutako programa da. Horrela, BAZATOZ? Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra du oinarri, eta pertsona osotasunean hezteko eta eraldatzeko aukera ematen du, baita ikasleek barne-baretasuna eta zoriontasuna lortzeko aukera ere, hau da, bizitza beteagoa eta orekatuagoa.

 

ONK1 PROGRAMA barne sendotasunaren garapena bermatzeko tresna indartsua da, ikasleen ongizatea eta garapen osoa sustatzeko sortua. Konfiantzazko harreman seguruen eta osasuntsuen bidez, irakasleen, ikasleen eta familien arteko elkargune esparrua sortzen du: elkarrekin bizitzeko konfiantzazko gunea. Ikasleen eraldaketa erdigunean jartzen du, eta emozioen kudeaketa, entzute aktiboa, elkarbizitzarako arauen adostasuna eta taldeko pertenentzia sustatuko ditu, besteak beste. Helburua ez da soilik jazarpena prebenitzea; ikasleen autoezagutza bai soziala eta bai emozionala bermatzea da, bizitza beterako eta orekaturako tresnen bitartez.

 

Beraz, ONK1 PROGRAMA, bizitza betea eta orekatua lortzeko tresnak garatzeko aukera da, baita bizitzako egoera desberdinei aurre egiteko edo aurrea hartzeko ere.

 

2025-2026 ikasturtean Armentia Ikastolak DBHn jarriko du abian ONK1 programa Tutoretza Proiektu Integral gisa. Hurrengo ikasturtean, berriz, LHra ere zabalduko dugu.

 

Ondorioz, norbera izate horretan barrutik kanporako bidaia izango da ONK1, bizitzarako eta momentuko eta etorkizuneko pertsona izateko, eta aurrera egiteko eta bere potentzial handiena lortzeko, familia eta ikastolaren akonpainamenduarekin batera.