Skip to main content

GU KIVA IKASTOLA GARA!

KiVa bullying edo eskola-jazarpenari aurre egiteko programa da. KiVa programa Finlandiako Hezkuntza Ministerioak finantzatu eta Turkuko Unibertsitateak sortu eta garatutako eredua da, eskola-jazarpena murriztea xede duena. 

KIVAk bi atal ditu. Batetik, prebentzioa eta, bestetik, jazarpen kasuetan egiten den esku-hartzea.

Prebentzioari dagokionez, ikasleek tutoreekin KiVa ikasgaiak landu egiten dituzte. Ikasgaietan eztabaidak, taldeko lana, eskola-jazarpenari buruzko film laburrak eta rol-jokoak jorratzen dira. Gaiak, berriz, orokorrak –esaterako, errespetuaren garrantzia giza harremanetan– nahiz bullying-arekin lotutakoak dira, hala nola jazarpenaren mekanismoak eta ondorioak. Ikasgai askotan, jazarpenak bere horretan jarraitzean edo hura gelditzean taldeak jokatzen duen rola aztertzen da; ikasleek pentsatuko dute nola egin aurre jazarpenari, eta horretan lan egingo dute.

Esku- hartzeari dagokionez, KiVa taldea dago,  gelako irakaslearekin batera jazarpen-kasuez arduratzen den taldea. Eskolako langileek trebakuntza jaso dute, KiVa programa nola ezarri eta jazarpen-kasuak nola kudeatu jakin dezaten.

Informazio guztia aurkezpen honetan daukazue.

KiVa web ofiziala

Behean aurkituko duzuen inprimakia ustezko jazarpen kasu baten aurrean bete eta tutoreari bidali.