Jantokia

HH1etik Batxilergorainoko ikasleek bazkal dezakete gure jantokian.

Aspaldian menu osasuntsu baten aldeko apustua egin genuen eta hauek dira oinarriak: Bertan sukaldatzen dugu bazkaria egunero. Menuan, bertako eta sasoiko elikagaiei ematen diegu lehentasuna eta erabilitako lekale eta barazkien %80 Arabako elikagai ekologikoak dira.

Ikasleen txandaka bazkaltzen dute adinaren arabera eta txikienek beraien jangela propioa dute.

Jantokia eguneroko edo noizbehinka erabil daiteke.

Menuak webgunean izaten ditugu ikusgai.

Jantokira apuntatu nahi izanez gero, ArmentiBerrin aukera daukazu: "JANTOKIA/ZERBITZUA ESKATU" atalean.