Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzaren ardatza Oinarrizko Konpetentzia orokorrak dira. Norbera izaten ikasiko duen ikaslea dugu helburu, bere burua den bezalakoa onartuko duena, ondoren elkarrekin bizitzen ikasteko, eta taldean biziz eta bere izaera konplexu hori ulertuz zoriontsu egingo duena.

Hurrengo lerroetan, helburu horiek lortzeko metodologia eta proiektua azaltzen dizkizuegu:

EKI

Armentia Ikastolan EKI metodologia erabiltzen dugu. Ikastolen Elkarteak sortutako ikasmaterialen artean dagoen proiektua da, eta DBHn eta LHn ezartzen da. 

Metodologia honen bidez, ikaslea pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten, eta egiten eta ekiten trebatuko da. Hau da, bizitza-egoeretan konpetentea izango da. Ekintzailea izango da, eta erabakiak hartzen jakingo du; egunerokoak jartzen dizkion arazoei irtenbidea ematen ikasiko du. 

Azkenik, hitzezkoak zein hitzezkoak ez diren komunikazio sistemak trebetasunez erabiliko dituen ikaslea formatuko dugu, euskara ardatz duen eta hizkuntzaren erabilera oinarri duen hizkuntzen planteamendu bateratu baten bitartez.

Informazio osatua, ikastolen elkarteko webgunean: EKI - LH

KIMU

KIMU Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako proiektua da.  Errealitate hurbileko egoeretan kokatzen du ikaskuntza eta ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzea du helburu.

Ikaslearen Irteera Profila eta Euskal Curriculuma kontutan hartzen dira besteak beste.

Ikaskuntza- prozesua ikasleei begiratzetik eta ikasleengan pentsatzetik hasten da. Printzipio hauetan oinarritzen da: ikasleak izan behar du bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista, ezagutzak berak eraikitzen ditu, ezagutzen baliagarritasuna eta funtzionalitatea ikusi egin behar ditu, ikaskuntza sozial eta kolaboratiboa da eta motibaziak eragina du prozesu honetan.