Ikastolako jaia heltzear da!

Iritsi da azkenean gure ikastolako egun handia. Larunbatean egun osoko egitaraua izango dugu, auzolanetik hasita, arratsaldeko jaialdira bitartean.

Dagoeneko ikastolan ospatu daitezkeen egun guztiak ospatu ditugu (ikasturtea amaierara heltzear dagoen seinale), eta bakarra genuen faltan: ikastolako jaia. Urtero bezala, auzolana egiteko ere aprobetxatuko dugu goiza, eta lan egin ostean, herri-bazkarian indarrak hartu eta parrandara utziko diogu lekua. Hortaz, egun osoko egitaraua dugu aurretik.

Ikastolaren partez eskerrak eman nahi dizkizuegu animatu zareten guztioi: bazkarirako guztira 260 tiket saldu dira, eta auzolanera 90 lagunek eman duzue izena. Aupa zuek!

Maiatzaren 6a egun polita izango delakoan gaude.