Skip to main content

ARABA EUSKARAZ: Adierazpena

Olarizuko lorategiaren ezohiko egoeraren aurrean Araba Euskarazek zabaldutako adierazpena.

Irudia
arabaeuskaraz25

ARABA EUSKARAZ bidez

 

Ekainaren 15ean ospatuko dugun Araba Euskaraz jaia Olarizuko lorategian egitea aurreikusia dugu. Momentu honetan espazioa aztertzen ari gara, eta Olarizuko lorategiak gaur-gaurkoz ez daude eroso eta guk aurreikusitako baldintzetan.

 

Horren aurrean, eta jaia zalantzarik gabe ospatuko dela jakinda, egoera sakon aztertzen ari gara, eta jaiaren egiturari buruzko erabaki egokiena hartzeko bidean gaude. Oraindik ez da erabakirik hartu, baina aukera guztiak mahai gainean ditugu, eta datozen orduetan/egunetan erabakia hartuko dugu.

 

Behin erabakia hartuta, informazioa ahalik eta azkarren partekatuko dugu.

 

Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta babesagatik. Ziur gaude aurtengo Araba Euskarazere euskararen eta ikastolen aldeko jai handi eta parte-hartzailea izango dela.

 

Araba Euskaraz Elkartea

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.