Skip to main content

Ama ginekologoa izan dugu ikastolan

HH5ekoak gorputza nolakoa den ikasten ari direla aprobetxatu eta saio interesgarria eskaini die.

Irudia
amagine

Beti diogun moduan, askotan askoz aberasgarriagoa da ikasleentzat ikasten ari direna benetako protagonisten bidez ikustea. Hori dela eta, ikasturtean zehar, guraso batzuk guregana etortzen dira, kasuz kasu, bere lanak aurkeztera.

 

Oraingoan, ama ginekologo baten txanda izan da. HH5ekoen gelan izan da, eta, gorputza ezagutzen ari direla aprobetxatuz, haurdunaldia eta erditzea nolakoa den azaldu die.

 

Oso ekarpen polita eta interesgarria izan da. Eskerrik asko!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA