Skip to main content

“Helburu bikoitza lortu dugu: familiek euskarazko aisialdia izatea eta ikastolarekiko lotura mantentzea”

Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.

Irudia
SaraBegirale

Udaleku propioak sortzeko apustua egin dugu aurten ikastolan, eta Sara Caranca aritu da begirale arduradun lanetan. Oso modu positiboan baloratu dituzte udalekuak bai begiraleek bai familiek.

 

Zer ekintza antolatu dituze? Nola moldatu zarete?

Aurreko urtearekin alderatuz, ekintza berriak antolatu ditugu, batez ere ikastolatik kanpo: parkeetara, mendira… Baliabide gehiago eta eguraldi hobea izan dugu, eta aprobetxatu nahi izan dugu. Horrez gain, ostiralero astean zehar egindakoa hartu eta ekintza bereziren bat antolatu dugu. Esate baterako, azken astean, gimnasia egiten duen ikasle ohi bat etorri zen, eta saioa eskaini zigun. Umeak oso gustora aritu ziren. Horrez gain, antzerkiak eta euskal dantzak ere izan ditugu.

 

Irudia
udako zerbitzua

 

Horrelako ekintzak antolatzean, zein helbururekin egiten duzue?

Aurten Armentiak udaleku propiak sortzeko apustua egin du. Horri esker, batetik, euskara ez duten familien umeei euskarazko aisialdia bermatzen zaie aste batzuez, eta, bestetik, haurrak espazio ezagunean aritzen dira. Izan ere, askotan ikusten dugu, nahiz eta ikastolan egon, galduta bezala ibiltzen direla, ez baitaude urtean zehar dauden pertsonekin. Horrela ez aritzeko eta segurtasun falta hori arintzeko, ikastolako ohiko begiraleak ditugu gurekin, eta, gainera, gai ezagunak jorratzen ditugu; hau da, ikasturtean lantzen dituzten gaiak hartu eta entretenimendurako tresna bihurtzen ditugu.

Abantaila bikoitza dela pentsatzen dugu: euskarazko aisialdia ziurtatzen diegu eta ikastolan egindakoa errepasatzen dute modu dinamikoan. Modu batean ala bestean, ikastolaren luzapena izan dira udalekuak; alegia, ikastolari lotuta egoteko beste modu bat.

 

Nola ikusi dituzue haurrak?

Egun bereziak dira, nabaritzen delako ikasturte osoa hemen aritu direla eta nekatuta daudela; ez bakarrik haiek, begiraleok ere hori igartzen dugu. Hala ere, haien aldetik eta gurasoen aldetik jaso dugun erantzuna oso ona izan da. Sartzerako momentua apur bat kostatzen bazaie ere, beti ikusten ditugu barrez, pozik, eta, finean, hori da gure helburua: euskaraz gozatzea.

Udalekuen oso balorazio ona egin dugu guztiok.

Azken albisteak

Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta gura
"Bagatoz irakasleok, ez-dozenteok, begiraleok, garbitzaiIeok, sukaldariok… eta, noski, bazatozte ikasleak eta familiak ere".
"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.