Skip to main content

Modu oso kritikoan baloratu du EHIk matrikulazio prozesua

Adierazi dutenez, besteak beste, egiten den ikasleen banaketa ez da orekatua.

Irudia
EHImatrikulaziokanpaina

Ikastolen Elkarteak prentsaurrekoa egin du ostegunean, azken hiru urteetako matrikulazio prozesuen balorazioa egiteko. Oso kritikoa agertu da, eta azken dektretuak segregazioa bukatzeko ez duela balio adierazi du:

 

“(...) albo kalteak eragin ditu. Zaurgarritasun indizea kalkulatzeko formula ez da egokia, ezta sinesgarria ere. Indize horretan oinarritutako esleipen-mugimenduak oso mugatuak dira eta ez dira beti modu orekatuan eman. Matrikulazio bizian heltzen diren ikasleen banaketa ez da orekatua. Ikastolei kalte egin die dekretuak, haien matrikulazio kopuruak mugatu egin dituelako, baita geletan lekua izanda ere. Horiek dira, laburbilduz, azken hiru urteetan egin den matrikulazioaren kudeaketaren gainean egin duten balorazioaren puntu nagusiak”.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.