Skip to main content

Armentia Ikastola eta AEK, elkarlanean familiak euskarara erakartzeko

Euskara eskolak emateko proiektua jarriko dute abian.

Irudia
AEK_Armentia

Armentia Ikastola eta Gasteizko AEK elkarlanean arituko dira urritik aurrera, eta guraso etorri berrientzako euskara eskolak antolatuko dituzte Zabalganako auzo elkartean. Ikasleek prezio berezian ikasi ahal izango dute euskara, eta astean bitan euskara eskolak jasoko dituzte.

 

Josu Ramos Etxezarreta Gasteizko AEK-ko zuzendariak adierazi duenez, “euskal eta erdal komunitateen arteko zubiak eraiki eta hizkuntza-ohituretan eragitea da ekimen honen asmoa".

 

Zentzu horretan, Armentia Ikastolan Gasteizko euskalgintzako eragileen elkarlana sustatzea dugu hizpide. Ikastolako zuzendariaren arabera, proiektu  honen misioa hainbat jatorritako familiak euskalduntzea da. Egia da, bai, ikastolaren helburua belaunaldi berriak euskalduntzea dela;  hala ere, belaunaldi berrien erreferenteak euskaldunak izatea ezinbestekotzat jotzen dugu, besteak beste, gurasoak. Horrez gain, ikastolaren bokazioa Gasteiz hiriari ekarpena egitea da, eta, horregatik, ekimena Gasteizko jatorri anitzetako familia guztiei dago zuzendua. 

 

Horiek horrela, elkarlanari esker Zabalgana auzoan eta inguruan hainbat jatorritako familiei euskara eskolak emateko proiektua jarriko dute martxan AEK-k eta ikastolak. Ramosen esanetan, «guraso etorri berriak euskarara erakartzeko zailtasunak ditugula agerikoa da; sustapenak egiten diren arren, zaila zaigu haiengana iritsi eta euskararen mundura erakartzea». Hori dela eta, elkarlan hau jarri dute abian: «Hurbilpen horretan laguntzeko asmoz, martxan jarriko dugun proiektuak guraso direnekin saiakera berezia egin, eta harreman sare berriak sortuz euskararen mundura hurbiltzea du xede». Hau da, «euskararen gutxieneko ezagutza bereganatu, ulermena erdigunean jarri eta euskarazko komunikazioa bermatu nahi dugu».

Azken albisteak

Antzerkia, euskal dantzak, gimnasia… denetariko ekintzak izan dituzte uda hasieran gure haurrek, ikastolako udako zerbitzu propioaren eskutik.
"Bagatoz irakasleok, ez-dozenteok, begiraleok, garbitzaiIeok, sukaldariok… eta, noski, bazatozte ikasleak eta familiak ere".
"Udako oporrak usaindu ez ezik, ukitu ere egin ditzakegu, eta horrek ondorio batera narama: nola daiteke ekainak 20 izatea, ikasturtea hasiera duela aste batzuk izan bazela iruditu arren?"
Eskolaz Kanpoko Ekintzen bi kiroletan izan ditugu saridunak.