Skip to main content

Olasoren ‘Mihi-puntaren puntan’ liburua, Juul kanpainan saritua

Saria jasotzeaz gain, beste igarkizun bat bota dio publikoari.

Irudia
XabierOlasosaria

Aste honetan ere Xabier Olaso gure LHko irakaslea izango dugu protagonista. Izan ere, Juul kanpainan saritua izan da, Mihi-puntaren puntan igarkizun liburarengatik.

 

Sarien entregan izan da, eta idazteaz aritu da, labur-labur, ikasle baten galdera erantzuteko. Izan ere, bere afizio hori noiz hasi zen jakin nahi izan dute: “Idaztea urteekin batera egiten den barne-zaletasuna da, baina txikitan hasten da. Beraz, nik esango nuke mutikotan banuela idazteko joera”. Matematika asko ez zuela oso gustoko onartu du, idazketan trebeagoa zela. Lan hori fintzen eman ditu urteak eta urteak, eta horren isla dira Mihi-puntaren puntan bezalako lanak.

 

Aukera aprobetxatu eta igarkizun berri batekin ere ausartu da Olaso: “Murtxika-murtxika eta, noizean behin, puxika-puxika”. Ezetz asmatu zertaz ari den!

Azken albisteak

Gero eta gertuago dago Araba Euskaraz 2026. Ekainaren 14an Amurriok hartuko du Arabako ikastolen aldeko jaia, baina ospakizuna lehenago hasiko da, asteburu osoko egitarauarekin.
Pasa den ostegunean ospatu zen Bertsoa Bizi Gazte tailerreko Podcast Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, giro ederrean eta parte-hartzaile guztien i