Skip to main content

Ekainaren 12an, elkartasun-uholdea egin dezagun

Gasteizko hainbat ikastetxek bat egin dugu Gure Haurrak ere Badira ekimenak antolatutako martxan.

Irudia
rafahmartxa25

Jakingo duzuen bezala, Gure Haurrak ere Badira ekimenak Euskal Herri mailan jardun burutu ditu ikasturte honetan zehar, Palestinako haurrei elkartasuna agertzeko: Gasteizko legebiltzarrera eraman zituen bere proposamenak; Euskal Herri osotik jasotako 1000 marrazki, olerki eta elkartasun mezu bildu eta Palestinara bidali zituzten arabierara itzulitako Askatasun doinua ipuinaren ale batekin batera; Duela aste batzuk ere, 100 ikastetxe baino gehiagotan genozidioa salatu genuen, tartean hainbat ikastola, bai eta Armentia ikastola ere. Izan ere, ezin gara isilik geratu. Ezin dugu basakeria hau normalizatu. Erailtzen ari diren haur horiek gure seme-alabatzat hartu, guraso horiek gure arreba-anai bezala sentitu eta lau haizetara oihukatu behar dugu: ASKI DA!

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Armentia ikastolak bat egin izan dute Gure Haurrak ere Badira ekimenarekin.

Orain ikasturte amaierari begira honako ekimen hau proposatzen dute, hain zuzen ere, mundu osotik martxan jarri den ekimenera atxikiz: ekainaren 15ean Rafah-ra martxa internazionala burutuko da, mundu osotik joandako milaka pertsona blokeoa apurtzen saiatuko direlarik. Data hori baliatuta, ostegun horretan, ekainak 12, Gasteizen ere martxa osatuko dugu hainbat ikastetxek. 17:00etan abiatuko gara Bastida plazatik Plaza Berrira eta bertan, 18:30ean, ekitaldia izango da.

Gure haurrak ere badirelako, jarrai dezala elkartasun uholdeak!

Azken albisteak

Batzordea osatuko dugu prestaketa lanak egiteko. Parte har ezazu!
Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Urriaren 12an izan zen urteroko Kross BTT martxa Armentiako basoan. Irudi ederrak utzi zituen egunak.
Urriaren 25ean, goizeko 9:45ean, Eibarko Hezkuntza Esparruan izango dira.