IKASTOLAREN JAIA MARTXAN!!

Maiatzaren 7an Ikastolaren jaia ospatuko dugu. 

Goizean auzolanean arituko gara bertaratzen garen guztiok. Lanera etortzen diren familien seme-alabentzat zaintza zerbitzu berezia prestatu dugu, festa giroan goizean goizetik murgildu daitezen (Eskulanak, jolasak eta puzgarriak izango ditugu). Auzolanean parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa  da email bidez jasoko duzuen galdetegia betetzen.

Ondoren herri bazkaria izango dugu. Tiketak salgai izango dira idazkaritzan 8 eurotan astelehenetik hasita apirilaren 27a bitartean. Menua: 1.-Barazki paella 2.-Oilaskoa 3.-Gazta tarta. Norbaitek intolerantzia edo alergiarik balu, idatzi dezala helbide honetara: armentxo@armentiaikastola.eus.

Arratsaldean: Jolasen txokoak izango ditugu adin guztientzat, berriz ere puzgarriak txikienen zorionerako, guztia musikaz eta jai giro paregabean. 

 9:00-13:30 Auzolana

 Txikientzat 9:00-11:00 Eskulan eta jolasak 

 11:00-13:00 Puzgarriak

 14:00 Herri bazkaria

 16:00-18:30 Jolasen txokoak, puzgarriak eta musika

 18:30-19:30 Disko festa.

 19:30-20:00 Jai amaiera eta agurra.