Skip to main content

Elikagai-bilketa DBH4koen eskutik

Ekainaren 8tik 12ra antolatu dute, ikastolako sarreran

Irudia
ELIKAGAIAK

DBH4ko ikasleek azken asteotan sentsibilizazio-lana egin dute ikastolan, eta orain elikagai-bilketa antolatzeari egkingo diote. Haien helburua Herrizoma elikadura-sarean saskiak jasotzen dituzten herritarrentzat janaria biltzea da. Horregatik, hain zuzen ere, komunitate osoaren parte hartzea eskertzen dute.

 

Erraza da ikasleen ekimenari laguntzea, besterik gabe, etxetik jarraian agertzen diren produktuak ekartzea. Hona hemen informazio xeheagoa:

 

EGUNAK: ekainaren 8tik 12ra

ORDUTEGIA: 8:00 - 14:20

LEKUA: Ikastolako sarrera nagusian (idazkaritza ondoan)

 

BILDUKO DIREN ELIKAGAIAK

  • Arroza
  • Fruitu lehorrak
  • Galletak
  • Tea edo kafea
  • Ozpina
  • Oliba edo eguzki-lore olioa
  • Esnea
  • Azukrea
  • Tomate frijitua
  • Atuna eta sardinak
  • Kontserbak

 

GARBIKETA PRODUKTUAK

  • Komuneko papera
  • Bizar xaflak
  • Hortzetako pasta
  • Gela eta Xanpua
  • Arroparentzako xaboia
  • Ontzi garbigailuarentzako xaboia
  • Lixiba
  • Konpresak
  • Preserbatiboak

INFORMAZIO GEHIAGO

Azken albisteak

Oporrak iristearekin batera, errutinak aldatu egiten dira, baina euskaraz gozatzeko aukerak ez dira eten behar.