Pasaden astean, zirkuaren magia gure ikastolara iritsi zen! LHko ikasleak HH4ko gelara etorri ziren eta hainbat zirku-trikimailu ikusgarri erakutsi zizkieten. Haien trebetasun eta abileziek txundituta utzi zituzten txikienak, eta giro aparta sortu zen hasieratik.
Ondoren, 4 urteko haurrak benetako artista bihurtu ziren eta zirku-saio dibertigarria eskaini zieten 3 urteko ikusleei. Guztiek ilusio handiz prestatu zuten emanaldia, eta ikusleek adi-adi jarraitu zituzten ikuskizuneko une guztiak.
Zirkuan denetarik izan zen: aurkezleak, magoak, mimoak, pailazoak, malabaristak, ekilibristak, dantzariak eta indartsuak! Pertsonaia bakoitzak bere ukitu berezia eman zion ikuskizunari, eta denon artean zirku zoragarria osatu zuten.
Barreak, txaloak, ilusioa eta emozioa izan dira nagusi jarduera osoan zehar. Artista zein ikusle, denek primeran pasatu zuten, eta beste behin ere, elkarrekin bizitako esperientziek ikaskuntza eta gozamena uztartzen dituztela erakutsi ziguten.
ZIRKUAREN MAGIA ELKARREKIN BIZITZEKO AUKERA PAREGABEA IZAN DUGU!