Skip to main content

Euskal Pilota Jaialdi arrakastatsua

Ogetan giro ikaragarri polita sortu zuten Armentiako ikasleek

Irudia
EUSKAL PILOTA 1

Udaberriko oporren aurreko ohitura bilakatu da euskal pilota jaialdia. LHko 3, 4, 5 eta 6, mailakoek, euskal pilotaren modalitate ezberdinak ezagutu ondoren, praktikan jarri zituzten apirilaren 1ean.

 

Hitzordua, betiko moduan, Ogeta pilotalekuan izan zen, eta bertan izan zen Armentia ikastolako ikasleria, bai pilotan jokatzen, bai eta ikaskideak animatzen ere. Giro paregabean eman zitzaion hasiera udaberriko opoarraldiari. Esan gabe doa, urterik urte, handituz doala Armentia ikastolan gure ikasleen euskal pilotarekiko atxikimendua.

 

Eta, noski, euskal pilotaz gain, bertsoak eta euskal dantzak ez ziren falta izan

Azken albisteak

Gero eta gertuago dago Araba Euskaraz 2026. Ekainaren 14an Amurriok hartuko du Arabako ikastolen aldeko jaia, baina ospakizuna lehenago hasiko da, asteburu osoko egitarauarekin.
Pasa den ostegunean ospatu zen Bertsoa Bizi Gazte tailerreko Podcast Lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia, giro ederrean eta parte-hartzaile guztien i