Armentia Ikastolatik eta Altxa Burua ekimenetik eskerrak eman nahi dizkiegu familiei mugikorraren entrega atzeratzeko ekimenean erakutsitako inplikazio eta konpromisoagatik.
Emaitzek parte-hartze handia eta familien artean adostasun sendoa erakusten dute. LH1etik LH4ra bitartean, familien erdiak baino gehiagok parte hartu dute, eta LH3k lortu du daturik onena (%60).
LH5etik DBH2ra arteko tartean ere emaitzak oso positiboak izan dira. Bereziki azpimarratzekoa da LH5eko familien konpromisoa: %67,5eko atxikimenduarekin, inkesta osoan lortutako daturik altuena izan da.
LH6tik aurrera, ohikoa den bezala, konpromiso-mailak behera egiten du. Nerabezaroaren hasierarekin batera, gailu digitalen eta sare sozialen presentzia handitu egiten da, eta horregatik, are garrantzitsuagoa da familien arteko akordioak mantentzea eta elkarri babesa ematea.
Eskerrik asko guztioi egindako ahaleginagatik. Familia eta ikastolaren arteko elkarlana funtsezkoa da gure haur eta gazteen ongizate digitala zaintzeko.
Eskerrik asko zuen konpromisoagatik!