Skip to main content

Ekainaren 4an, 18:30ean, Gasteizko argazki kolektiboa

Iruñeko Euskaltzaleen Martxarako deialdia egingo dugu gasteiztarrok.

Irudia
EKA 13 ARGAZKIA GASTEIZEN

Euskaltzaleon Martxa lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua antolatzen ari dira Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten eragileak, tartean, Euskal Herriko Ikastolak.

Gero eta gehiago dira euskararen etorkizunaren gaineko kezka eta larritasuna adierazten dituzten datuak eta ikerketak, eta zailtasun horiei erantsi behar zaie euskararen biziberritzearen aurkako oldarraldi antolatu bat. Hala ere, sinetsita gaude posible dela euskararen biziberritzeari bultzada ematea, Pizkunde berri bat eragitea, eta horretarako ezinbestekoak dela euskaltzaletasunaren giharra indartzea. Horretara dator ekainaren 13ko mobilizazioa, euskaltzaleok antolatzera, Euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatzera. 

Martxa arratsaldez egingo da. 17:00etan Iruñeko hiru puntu ezberdinetan bilduko dira herritarrak: Antoniutti, Runako Parkea eta Askatasun Enparantza. Puntu hauetatik Iruñeko kaleak harrotasunez beteko dituzten hiru zutabeak abiatuko dira. Zutabeek Gazteluko Plazan bat egingo dute eta bertan egingo da ekitaldi politikoa, amaiera berezi bat emanez. 

Zutabeetako bakoitzak euskarak behar duen Pizkunderako ezinbestekoak diren hiru oinarrietako bana ordezkatuko du: Ofizialtasun osoa, Jauzia hizkuntza politiketan eta Euskaltzaletasuna

Horren aurretik, eta gasteiztarrok horrekin bat egiten dugula erakusteko, Armentia kide den Gasteizko euskalgintzak dei egiten du ekainaren 4an, ostegunarekin, Foru Plazan argazki kolektiboa egiteko, eta gazteiztarroi Iruñera joateko deia luzateko.

Zatoz!

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.