Skip to main content

María Aguirrek lehen saria eskuratu du Azkue Sarietan

Irudia
azkue saria

Poz handiz jaso dugu albistea: gure ikastolako ikasle den María Aguirrek lehen saria lortu du Azkue Sarietako Olerkiaren alorreanPasillotik isiltasuna lanari esker.

Epaimahaiak bereziki nabarmendu du olerkiaren indarra eta egitura: «Identitateari buruzko gai intimo bat garatzen du ahapaldi laburretan. Estrofarik estrofa tentsioa handitzen doa, anafora eta paralelismo sintaktikoa lagun. Amaieran argitzen da tentsio horren eragilea zein den».

Aitortza honek María-ren sormena, sentiberatasuna eta euskararekiko konpromisoa saritzen ditu, eta harro sentiarazten gaitu guztiok. Literatura emozioak, bizipenak eta hausnarketak partekatzeko bide aparta dela erakusten du berriro ere.

Zorionak, María! Zure lanak irakurleak hunkitzeko eta pentsarazteko gaitasuna duela erakutsi duzu, eta pozgarria da talentu hori gure ikastolan hazten ikustea.

Zorionik beroenak eta segi hitzen bidez mundua eraikitzen!

Azken albisteak

Oporrak iristearekin batera, errutinak aldatu egiten dira, baina euskaraz gozatzeko aukerak ez dira eten behar.
Pasaden astean, zirkuaren magia gure ikastolara iritsi zen! LHko ikasleak HH4ko  gelara etorri ziren eta hainbat zirku-trikimailu ikusgarri erakutsi zizkieten.