Oporrak iristearekin batera, errutinak aldatu egiten dira, baina euskaraz gozatzeko aukerak ez dira eten behar. Horregatik, Ikastolen Elkarteak ARITUZ baliabide-bilduma eskura jartzen du, etxean, bidaietan edo aisialdian euskaraz jolasten eta gozatzen jarraitzeko.
Adin eta etapa bakoitzera egokitutako proposamen ugari aurkituko dituzue bertan: abestiak, ipuinak, filmak, jolasak, asmakizunak, eskulanak eta beste hainbat eduki. Telefono mugikorretik, tabletetik edo ordenagailutik erraz erabil daitezkeen baliabideak dira, familia osoarekin partekatzeko aproposak.
Helburua argia da: oporretan ere, euskara bizirik mantentzea, modu naturalean eta dibertigarrian. Izan ere, euskaraz bizitzea eta gozatzea ez da ikasturtearekin amaitzen.
Uda honetan ere, euskaraz jolastu, sortu, irakurri eta gozatu!
🔗 ARITUZ baliabide-bilduma: https://arituz.my.canva.site