Abenduak 3 - Euskararen Nazioarteko Eguna: Dantza plazan eta txoripan dastaketa euskararen eguna familian ospatzeko

Ondo dakizuenez, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dugu ikastolan eta, gure seme-alabek egun osoan zehar egingo duten jaia borobiltzeko, arratsaldean ikastolako patioan Dantza Plazan ekitaldiaz eta txoripan dastaketaz gozatu ahal izango dugu.

Armentxok Euskararen Egunari bere ekarpena egin nahi izan dio eta berak antolatu du arratsaldeko ekimena hau.

Eguraldiak uzten badu, 17:00etatik aurrera Mulixka Dantza Taldeko kideak gidatutako dantzetan parte hartu ahal izango dugu eta, ostean, txoripanak izango ditugu energiak berreskuratzeko.

Bestalde, Guraso Euskara Taldeak "Aho bizi/belarriprest" edo "Euskaraz bizi nahi dut" bezalako txapak edo eta bestelako elementuak jantzita eramatera gonbidatzen gaitu.

Gogorarazten dizuegu, nahiz eta aire zabalean egon, ikastola-eremuan egongo garela eta, 6 urtetik gorakoek musukoa jarrita izatea derrigorrezkoa dela. Jateko orduan, aldiz, distantziak mantentzen saiatu beharko gara.

Animatu zaitezte eta etorri ondo pasatzera.



 

Fitxategia: