Musika eta ingurumenaren zaintza uztartuz ikasi

HH 3 urtekoak musika tresnekin eta garai bateko musikariekin gora eta behera ibili dira egunotan. Agenda 21ekin bat egin nahian, familiek material birziklagarriekin instrumentuak egin dituzte.

Gelan 'Armentiako musika banda' osatzen ere saiatu direla kontatu digute hezitzaileek, eta “ondo pasatu arren, konturatu gara instrumentu batzuk desafinatuta zeudela. Zer egingo dugu ba, gehiago praktikatu beharko dugu!”. Saiatzea besterik ez dago lortu nahi den hori eskuratzeko, eta batek daki, etorkizunean musikari profesionalen bat izango dugu ikasgela horretan aritutakoa.