ArmentiBerri

Matematika lantzeko eredu berriak garatzen ari gara, eta gurasoak metodoarekin apur bat galduta egon daitezkeenez, tailer bat eskaini genien aurreko astean.
Liburu berria argitaratu du Xabier Olasok: 'Mihi-puntaren puntan (urteari bira 365 igarkizunetan)', 365 igarkizunez eta bi jolasez osatua.
Nerabeak dituzten familiei zuzenduta dago, eta ikastolan izango da.
8-12 urteko umeekin urtean zehar garatzeko plangintza programatzeko jarduera.
Matematikak lantzeko ikastolan erabiltzen dugun metodoa da. LH4 eta 5eko familiei zuzenduta badago ere, edozein familiak izena eman dezake.
Horrez gain, beste egun batzuetan ere izango duzue materiala ikastolan eskuratzeko aukera.
Iganderako plan ederra antolatu dute Zabalgana Euskara Taldekoek.
Nerabeak dituzten familiei zuzenduta daude, eta ikastolan izango dira.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu kanpainak.
Arratsaldean izango da, eta ikastolako sarreran elkartuko gara.
Azken egun hauetan, garaiaren inguruko lanketa egin dute gure ikasleek, eta emozioak aztertu dituzte. 31n, berriz, mozorroen txanda izan da.
Aurten Errigorak saski berezia prestatu du bere 10. urteurrena ospatzeko. Egizu zure eskaera!
Ikastolan, tartean, HHkoekin emozioak lantzeko aprobetxatuko ditugu egun hauek. Bestalde, Zabalgana Euskara Taldeak ekintzak prestatu ditu.
Araba Euskaraz antolatzen hasiko dira, eta horretarako, aurkezpen jaia egingo dute gaur, Oionen.
Euskalgintzak deitutako manifestazioan parte hartzeko animatu nahi zaituztegu, azaroaren 4an, Bilbon.
Euskararen aurka ateratako ebazpenen aurrean haserrea erakutsi dute, eta orain manifestazioa antolatu dute “oldarraldi judiziala” salatzeko.
Asko disfrutatzen ari dira orain ikastolako txokoek eskaintzen dizkieten aukerez.
Maddi Galparsoro Cid-ek herrihezitzailea.eus sarean idatzitako artikulua ekarri dugu gaurkoan.
Irailaren azken astean, Irrisarri Land-en izan ziren 2. mailakoak; aste honetan, Barriara joan dira LH 5ekoak.
Igandeko jaiaz gain, larunbaterako ere prestatu dituzte jarduerak Andra Mari ikastolakoek.
Urtean zehar hainbat ekimen antolatu dituzte, eta igandean izango dute lan horren guztiaren azken geltokia.
Haurren mundua ezin da jolastu gabe ulertu. Jolasaren bidez, bizitzarako funtsezkoak diren gaitasunen eta ezagutzen garapena ahalbidetzen da: sormena, lankidetza, behaketa… Eta gainera, terapeutikoa da.
Pertsonan zentratutako hezkuntzara salto egitera doaz ikastolak, Hezkuntza Marko Orokor berriarekin. Azken hiru ikasturteotan landutako proposamena da, eta ikasturtearekin batera abiarazi dute.
Aisiola Hezitzaile Eskolan ikasturte bakarrean ikastaroa egin ahal izateko izen ematea zabaldu dute. Ikastaro hau 17 urtetik gorako ikasleentzako izango da, eta urriaren 2ra arte izango da izena emateko aukera.
Ikasturtearen hasieratik abiatu da jantokia. Ohiko moduak erabili daitezke zerbitzua eskatu edo bertan behera uzteko.
Gasteizko Udalak antolatutako eta Ebetek dinamizatutako egitasmoa da, LH 3, 4, 5 eta 6. mailan dauden ikasleei zuzenduta. Euskaraz aritzeko aukera “gutxi” duten ikasleei mintzapraktika saioak eskaintzen dizkie.
Curriculumak jasotzeko azken eguna irailaren 29a izango da.
Betiko kategoriak mantenduko dira: txiki, gazte eta senior Kros modalitaterako eta adin guztiak BTTrako.
Eskolaz Kanpoko Ekintzek izango dute espazioak erabiltzeko lehentasun osoa.
Urteroko ohiturari jarraituz, Armentia ikastolak egutegiak diseinatu ditu, eta prest ditugu nahi duenak erosteko, bost euroren truke.
Aurrez aurre zein modu elektronikoan eskatzeko aukera dago.
ArmentiBerri buletina itxuraz aldatuko dugu, eta jasotzeko modua ere berrituko dugu. Bestalde, Telegramen ere izango gara gutxi barru.
Hilaren 3tik 7ra iraun du bigarren txanda honek; orain arteko balorazioa oso ona izan da.
Ikastolaren ateak itxita egongo badira ere, abuztuan gure zatitxo bat kaleetara aterako dugu.
Ikasturtea amaitu da, eta orain udalekuen txanda da. Ekainaren 21etik uztailaren 14ra izango dira, hiru txandetan banatuta.
Euskara ikasten hasteko zein jarraitzeko ikastaroak eskainiko ditu eta gizarte-etxeetan izango dira.
Ariznabarra Berpiztu auzo elkarteak auzoko ikasleei diseinuan parte hartzeko aukera zabaldu nahi diete.
HH4ko umeen gurasoek ikastolan eskaintzen dugun menua probatzeko aukera izan dute.
Lehendakari eta lehendakariordearekin batera, Unai Mendizabal Armentia ikastolako ordezkaria izango da idazkari lanetan.
Hasieran hodeiek egunaren hasiera ilundu bazuten ere, eguerdi partetik aurrera gozatzea ahalbidetu zuen eguraldiak.
Zorionak parte-hartzaile guztiei ere, lan bikaina egin duzue!
Bere ibilbidearen amaierako azken eguna izan zen atzoko Batzar Nagusia.
Araba Euskaraz igandean ospatuko da, eta zuen eskura uzten dugu aurtengo edizioko aldizkaria.
EHUko irakaslea da Iñaki Iurrebaso Biteri, eta hitzaldia eman zuen apirilean ‘Hezkuntza eta hizkuntza’ jardunaldiaren barruan.
Asteazkenean jokatu zuten Eskolaz Kanpokoetan saskibaloian aritzen diren ikasleek gurasoen aurka. Ederki pasatu zuten guztiek!
HH2ko geletan, emozio bakoitzari kolore bat egokitu diote, eta oso esperientzia aberasgarria izan da.
Dagoeneko ikusgai dituzue parte hartu duten sei koberren bideoak. Bozkatzeko azken eguna ekainaren 4a izango da.
Ekainaren 1ean eta 2an egingo dituzte. Doakoak izango dira, baina izena ematea beharrezkoa izango da.
Saridunek liburu bat eta arrosa bat jaso dute egindako lanagatik.
LHkoek ipuin batzuk sortzu dituzte, eta bere euskaralagunekin partekatu dituzte.
Gure guraso elkartea, familientzako ekintzaz gain, formakuntzak ere eskaintzen ditu; horretarako, gurasoen parte-hartzea behar dute.
Instalakuntzak ikusi ahal izan dute hasieran, eta gero, energia elektrikoa nola lortzen den ezagutu dute.
‘Grufaloa’ pelikula ikustera joan dira.
Batzar Orokorra deitu dute ekainaren 1erako, eta bide batez, gurasoen parte hartzea eskatzen dute, antolatzen diren ekintzak aurrera eraman ahal izateko.
Herri Urrats 40 urte ospatzeko jai erraldoia egitekoa zen, baina igandeko ekaitzak eguna zapuztu zuen. Egoerari aurre egiteko, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak ireki dituzte.
Musikarien lekuan jarri dira, eta musika tresna bat egin dute eskulanen bidez.
Jon Maia Soriaren ‘Kantu Bat Gara’ ikuskizuna eskainiko dute, Harresi Aretoan.
LH6ko ikasleek, urtero bezala, Azoka Solidarioa antolatuko dute ikastolan; DBHek, bestalde, elikagaien bilketa egingo du. Bietan parte hartzeko gonbidapena egiten dizuegu ikastolatik.
Ikasturte amaierako jaialdia eta auzolana izan genituen larunbatean; goizean lan eta lan ibili ostean, gozatzeko eta ondo pasatzeko astia ere izan genuen.
Maiatzaren 4an izan da Gasteizko Gaztetxean Arabako eskolarteko bertsolari txapelketaren lehenengo kanporaketa. Parte hartutako gazteen erdia ikastolako ikasleak izan dira.
Maiatzaren 16ra bitartean, zabalik dago HH1en matrikula egiteko epea. Idoia Gartzia tutoreak azaldu dizkigu etapako nondik norakoak.
Edozein garai polita da gure mitologia, natura eta euskal tradizioetan murgiltzeko. Are gehiago, hori guztia biltzen duen tokira gerturatzeko aukera badugu.
Larunbatean izango da ikastolako jaia, eta bertan izango da Araba Euskarazeko produktuak erosteko aukera. Beste bi egunetan ere jarriko dute.
Galdetegi bidez eskuratu ahal izango dira, 6 euroren truke bakoitza.
Bi aste barru izango da Herri Urrats Iparraldeko ikastolen jaia. Armentia ikastolak autobusa jarriko du bertaratu ahal izateko.
Dantza izango da hitzorduaren gaia, eta horretarako, hiru estilo uztartuko dituzte: tradiziozko dantzak, dantza urbanoak eta munduan zehar aurkitu daitezkeen bestelakoak.
Gorde data: maiatzak 6. Egun osoko egitaraua prestatuko dugu, beraz, anima zaitez!
Ttek! talde gasteiztarra izan da aurtengo abestiaren egilea. Aurkezpena egingo dute gure hirian ostiralean.
Euskal Herriko ikastoletako ikasleek JUUL Kanpainako hauteskunde literarioen eguna ospatu dute.
Beste bi ekintza antolatu ditu hilabete honetarako. Ez galdu!
Umeak guregana izututa etortzea oso ohikoa da. Sarritan, momentu hori kezkaz eta urduritasunez bizi dute gurasoek.
Lehiatilak 18:00etan irekiko dituzte eta 18:45etik aurrera izango da sartzeko aukera.
LH 3tik 6. mailarainoko ikasleek euskal pilotaren munduan murgildu dira gelan, eta praktikan jarri nahi izan dute ikasitakoa.
LH6koek Azoka Solidarioa antolatu zuten, dirua biltzeko. Irabazitakoarekin Gatangako (Afrika) Mukarara eskolak zenbait txoko berritu eta sortu ahal izan ditu.
Hurrengo astean Araba Euskaraz Open Series-era joateko txanda da.
Aste honetan, Eskolaz Kanpoko Ekintzetako gimnasia eta minibolei taldeak nabarmendu nahi ditugu.
Araba Euskarazek antolatuta, lau bikote arituko dira, Gasteizko Olabe pilotalekuan.
Etorkizunerako gurean prestatu nahi duten ikasleek gonbidatu nahi ditugu datorren astean izango den ate irekien jardunaldia.
Martxoaren 6tik maiatzaren 16ra arte izango da izen-ematea egiteko aukera, online bidez. Ikastolan egiteko aukera izango da, Eman Hegoak eta Enjoy English ekintzetarako.
Bete-betean sartu dira 2 urteko umeek dagokien gaian, eta urte sasoi honetan naturan gertatzen diren aldaketak hari nagusi gisa izan dituzte.
XX. edizio honetan, Euskal Herrian ekoiztutako zazpi film-labur eskainiko dituzte, 32 herritan. Tartean, gurera martxoaren 24an iritsiko dira.
Olio eta produktu ezberdinen loteen eskaera egiteko galdetegia dakarkizuegu.
Ostiral eta igande ederrak pasa genituen aurreko astean, euskara familiaren erdigunean jarrita.
Garaionen Araba BiziBizia proiektuarekin elkarlanean, bizirik dauden eraikuntza berdeak sortuko dituzte; horretarako, auzolana antolatu dute larunbaterako.
GEU elkarteak eta ikastolako Guraso Euskara Taldeak antolatu dute 'Juegos en familia y en euskera' lantegia. Euskara gutxi edo ezer ez erabiltzen duten familiei zuzenduta dago.
Otsailaren 17an ospatuko ditugu; HH eta LHko ikasleek egun osoko egitaraua izango dute, eta, arratsaldean, Armentxok antolatuta, inauterien festa izango dugu.
Euskararen erabilerak ikastolan duen egoeraz jabetuta, gure hizkuntzan lasai aritzeko espazioak sortzeko beharra dagoela ikusi dugu.
Kirola sustatzeko eta jokalariak elkarren artean hobeto ezagutzeko helburuarekin, torneo txikiak antolatu zituzten abenduan.
Zabalgana auzoko beste ikastetxeekin batera ospatuko dugu, kalejiran.
Kutxatxo batean gorde dituzte zentzumen bakoitza identifikatzeko objektuak; ondoren, esperimentazio ariketa bat egin dute.
BATXI 1eko ikaslea da Samuel, eta artikulua publikatu du Hik Hasi aldizkariaren urtarrileko alean.
Urtarrilaren 30ean eta 31n izango da pedagogoa eta psikomotrizista gurean. Izena emateko, galdetegia bete behar da.
Euskara ikasgaian mezuak elkarri bidali diote, eta elkar ezagutzeko aukera izan dute.
Zentzumenak lantzen ari dira azken egunetan, eta eguraldiak elurra ekarri duela aprobetxatu dute patiora irten eta jolasean ibiltzeko.
Urtarrileko azken astean hasita, guraso eta seme-alaben arteko eguneroko harremanetan garrantzitsuak diren hainbat gai landuko ditugu.
Ikasturte hasierako hilabete hauetan landutakoa erakutsi diete aretoan egindako saioaren bitartez.
Martxoaren 18an eta 19an izango da ikuskizuna, eta parte hartu nahi duten taldeek galdetegia bete beharko dute.
Mugimendua, askatasuna eta emozioa adierazteko lekua dugu gure psiko gela. Bertan, jolasa erdigunean jarrita, umeei egiten ari diren hori deskribatzeko eta esateko aukera ematen diegu.
Egun bat lehenago ospatu dugu aurten ikastolan Euskararen Eguna. Egun osoko egitarauan, jai-giroa izan da nagusi pasilloetan, eta emozioa, txikienen artean bereziki, Argitxo ikusi dutenean.
Nafarroako Ikastolak bultzatuta, kanpainak ikasleen irakurzaletasuna suspertzea du helburu. Aurten 25 urte bete ditu.
Abenduaren 3an dugu Euskararen Eguna; ikastolan, egun bat aurrerago ospatuko dugu, hilaren 2an. Horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dugu.
Durangoko Azokarako egun batzuk besterik ez dira falta, eta horren atarian, Xabier Olaso gure ikastolako irakasleak liburu berria atera du: ‘Galtzagorriak dabiltza etxean’.
Eskaerak idazkaritzan egin beharko dira %20ko deskontua izateko.
Euskaraldiaren ekuatorean sartuak gara dagoeneko. Giroan mantentzeko, ikastolan zenbait ekintza antolatu ditugu eta, Euskararen Egunari begira, egitarau berezia izango da.
'Erabiliaz' egitasmoa, Euskaraz Bizi Nahi Dut mugimenduaren baitan, sorkuntza bultzatzen duen ekimena da. HHtik DBHra zenbait ekimen egiten aritu dira.
Azaroaren 19an 22-23 ikasturteko lehen auzolana egin genuen. Besteak beste, hormak margotzen, frontoia atontzen eta hesiak mozten aritu ginen. Eskerrik asko bertaratutako guztioi!
Ikastolak Herriari ekimenaren baitan, ‘SUTAN’ ikuskizuna eskainiko dute Bilbon datorren astean. Sarrerak salgai dira antzokiaren webgunean edo takilan.
Dakizuen bezala, udazkeneko auzolana izango dugu larunbatean, hilaren 19an. Araba Euskaraz denda jartzeko aprobetxatu dugu hitzordua.
Oso modu ludikoan landu dute udazkena gure ikasleek. Besteak beste, estanpazioak egin dituzte, Aizkorri-Aratz parketxea bisitatu dute eta perretxiko mota ezberdinak identifikatu dituzte.
Euskal musika taldeen diskoen portadak islatu behar dituzte. Azaroaren 16an amaituko da argazkia bidaltzeko epea.
Azken bi urteetan, ikastolen jaiek formatu murriztuari bidea egin behar izan diote, eta ondorioz, Ikastolen Elkarteak Ikastolak Herriari ekimena sortu zuen. Hirugarren ekitaldia antolatu dute, eta Jaso ikastolako ‘SUTAN’ musikala eskainiko dute.
Ikasturteko lehenengo auzolana izango dugu bi aste barru, azaroaren 19an. Beti bezala, parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.
Nondik arkitektura eta hezkuntza-ikerkuntza estudioak eta Armentia Ikastolak elkarlanean garatutako proiektua da. Aurkezpenak, proiektuari buruzko informazioa emateaz gain, lan taldea sortzeko asmoa ere badu.
Euskal Herrian erritu ugari mantendu dira; beste batzuk berreskuratu eta berriak sortu dira, esaterako, Gau Beltza. Ospakizun horren inguruko lanketa egin dute HHn.
Gazteek mugikorrekin egiten duten erabileran sakontzeko, hitzaldiak antolatu ditugu azken egunetan. LH3-6ko ikasle eta gurasoei zuzendutakoak dira, eta talde eragilea sortzea dute helburu.
Martxan da aurten ere Komunikazio Taldea, eta parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Horretarako, bilera antolatu dugu bi aste barru, arratsaldez.
Bost sari banatuko ditugu: bizikleta bat, Fit 365 gimnasiorako bi abono, El Roble Verde kanpinean egonaldia eta mallot bat.
31 urte daramatza ‘Ikastola’ aldizkaria ikastolez, pedagogiaz eta hezkuntzaz hitz egiten. Orain, azalez eta mamiz berrituta dator.
Herrialde bat ezagutu nahi badugu, sarritan bere gastronomiarengana jotzen dugu. Kasu honetan, pizzak egin dituzte HH5eko gela guztiek, Italia ezagutzen ari direla aitzaki. Bapo-bapo!
Azken orduan animatzen zaretenontzako, mahaiak jarriko ditugu izen-emate orriekin, datorren astean, hilaren 18an eta 19an, ikastolaren kanpoaldean.
Euskaraldia, Euskararen Eguna... Oraindik hitzorduak geratzen zaizkigu gure hizkuntzan bizitzeko gogoa aldarrikatzeko. Horregatik, 'Euskaraz Bizi Nahi Dut' produktuak gerturatu nahi dizkizuegu, aurten ere.
Ohiko modu presentziala berreskuratuko du 2006tik egiten den Kross-BTT ekitaldia. Aurtengoa 16. edizioa izango da, eta betiko kategoriak mantenduko dira: hiru lasterketa (txikia, gaztea eta seniorra) eta BTT familiarra.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Hezkuntza Legearen lehen zirriborroa aurkeztu zuen irailean. Euskal Herriko Ikastolek positibotzat jo dituzte dokumentuko hainbat oinarri; hala ere, zalantzak eta kezkak ere sortu dizkie.
Urriaren 16an ospatuko da Nafarroen ikastolen aldeko jaia, Tafallan. Garces de los Fayos ikastola da aurtengo arduraduna, eta Armentia Ikastolatik bertaratzeko autobusa antolatu dugu.
Ibarrako Uzturpe ikastolak hartu du lekukoa aurten. Lortutako etekinekin ikastolako kanpo espazioa birmoldatu eta metodologia berritzaileen zerbitzura egokitu nahi dituzte.
Martxan jarriko dugu berriz ere Komunikazio Taldea aurten, eta parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu. Horretarako, bilera antolatu dugu datorren ostegunean, arratsaldean.
Aurrez aurre zein modu elektronikoan eskatzeko aukera dago.
Euskarazko ikus-entzunezkoen aldeko ekimena da Pantailak Euskaraz, eta gure hizkuntza euskarri digitaletan presentzia handiagoa izatea du helburu. Euskarazko edukien zerrenda bat jarri dute eskura, bide hori errazteko asmoz.
Armentiako Ekotaldeak azken bi hilabeteetan garatutako proiektua trailer moduan jasoa izan da. Ekologia ardatz, adin ezberdinetako ikasleak elkarlanean aritu dira, ingurumenarekiko errespetua indartzeko kontzientziazio kanpainak eta ekimenak burutuz.
Aurrekoan txirrindularitzan izan genuen ikasle ohi txapelduna; oraingoan, gimnastika erritmikoan trebatzen diren biren berri izan dugu.
Besteak beste, irakasle, pedagogo eta hezkuntza-berrikuntzako bitartekari gisa ibili da Javier Bahon.
Urtebeteko lanari amaiera eman genion igandeko ospakizunarekin.
Erretiroa hartuko du, eta etapa berri honetan ere "Aurrera beti!" jarraitzeko opa dio ikastolak.
Zorionak parte-hartzaile guztioi den-denak bertsio oso ederrak grabatu dituzuelako. Mila esker eta hona hemen irabazleen bideoak
Gurasoak gara, gure seme-alabentzat onena nahi dugu, berain garapenaz kezkatzen gara, eta pertsonak garen heinean, denetarik ez dakigula argi daukagu.
Kiawaihiga ECD eskolan, Kenyan, hezkuntzarekin lotutako hainbat proiektutan bere aletxoa jartzen aritu da Arantza Sanchez Armentia Ikastolako irakaslea
LH5 eta 6. mailako ikasleek irteera egin zuten Zarauzko hondartzara. Eguraldia lagun izan ez zuten arren, bideo honetan argi baino argiago erakusten digute ez zirela kikildu. Bat, bi, hiru, eta denok uretara!
Aurreko ostiralean gure HH 4ko eta 5eko ikasleek beraien gurasoak gonbidatu zituzten bazkaltzera Ikastolako jantokira.
Maiatzaren bigarren hamabostaldian 6. mailako 3 gelek Zuhatzako irlan 3 egunetako egonaldia eta ur ekintzak gozatzeko aukera izan genuen.
Hizkuntza errefortzuan haur hezkuntzako haurrak euskaraz mintzatzera gonbidatzen dituzten jolas eta jarduera egiten ditugu.
Jada ikusgai ditugu II. edizio honetan aurkeztu diren 7 KOBERak.
Aste honetan, HH3  urteko umeek landu duten gaiari amaiera emateko, musika gelara joateko aukera izan zuten.
Arrakastaz beteriko asteburua izan da hau Armentia Ikastolarentzat, eta bertsolaritzan ez ezik kirolean ere berri pozgarriak izan ditugu.
Aurten egindakoaren ikuspegi orokorra izateko eta datorren ikasturtea prestatzeko, Armentxo Guraso Elkarteak Batzar Orokorrera dei egiten zaitu. Ekainak 1ean, asteazkena, izango da, 16:30tan lehenengo deialdian eta 17:00tan bigarrenean, Araba gelan.
Gazte euskaltzaleen sareak manifestazioa deitu du datorren larunbaterako, maiatzak 21, Donostian, “EUSKARA AURRERA” lemapean.
Haur Hezkuntzako HH 3 eta HH4 ko ikasleak Beñat Etxepare antzokira joan ziren autobusez "Leihoak" izeneko ikuskizuna ikustera.
Laguntza gelakoek eginiko brownien argazki galeria. Jateko modu argazkiak!
Pasa den astetik, haur txikienak ere kanpoko patioaz gozatzen hasi dira. Modu honetan beste ume batzuekin harremana indartu eta inguruneaz gozatzeko aukera paregabea dute.
Oxford Test of English for Schools-ek ikasleen adierazpen eta ulermen konpetentzia gaitasunak ebaluatzen ditu: Speaking, Listening, Reading eta Writing hiru maila desberdinetan (MCER): A2, B1 eta B2.
Eskolaz kanpoko ekintzetako azken eguna ekainaren 3a izango da
Bor-bor metodoaren barruan jantokiari buruzko galdetegi bat bete duzue familia batzuk eta prozesu honekin amaitzeko azkenengo saio dinamiko bat antolatuko dugu familiekin.
Oraindik ere izena emateko aukera daukazu. Armentxok antolatzen duen ekintza hau bi egunetan egingo da: maiatzak 17, gazteleraz, eta maiatzak 24, euskaraz, biak 17:00tan.
Pasa den asteko Armentiberrin maiatzaren 13an Egingo den Azoka Solidarioaren berri eman genizuen. 
Opor aurretik aurreratu genuenez, aurten udako zerbitzuak uztailaren 15erarte luzatuko dira eta bertan izena emateko epea maiatzaren 20rarte egongo da zabalik.
Armentia Ikastolak gure komunikazioaz arduratuko den pertsona kontratatu nahi du.
Azken bi urteetan itxita egon da patioa eskola-orduz kanpo. Datorren astelehenetik aurrera irekita egongo da 16:45etatik 18:30etara.
Opor aurretik 6.mailako bi gelek izan zuten ikastaroa, ordubeteko iraupena izan zuena, eta aste honetan falta zen gelak izan du. 
Gurasoei zuzendutako hitzaldi honekin Armentxok bukaera emango dio aurtengo gurasoen formakuntza planari.
LH6ko 2. hiruhilabetean herrialde garatuen eta garapen bidean daudenen arteko bizi baldintza ezberdinak ezagutzeko ikerketa egin ostean, elkartasunaren aldeko apustua sendotu nahi, eta amaiera proiektu bezala Azoka Solidarioa antolatu dute ikasleek. 
Euskaraz bizitzeko egin duten hautuaz hitz egiteko “Guk, euskaraz” solasaldi interesgarrian parte hartuko dute Jesus Owono Alaveseko atezainak, Leire Garai pilotariak, Gorka Aginagalde aktoreak eta Nefer Olaizola artistak.
Errutina, espazio eta denbora tarte batean egun ezberdinetan zehar errepikatzen den ekintza da. Helduak errutinak izatera nahiko ohituta bagaude ere, haurrentzako oso garrantzitsua da hauek ongi burutzea.
Ikastolako sarreran dagoen arropa galdua erretiratuko dugu apirilaren 27an.
Gure ikastolan beti eman izan diogu garrantzia psikomotrizitateari.
EAEko Hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren oinarriak onartu ziren apirilaren 7an, Eusko Legebiltzarrean.
Gaur, apirilak 8, 18:00etan, familia euskaldunok arnasgunea izango dugu ume zein guraso, elkarrekin euskaraz jolasteko.
2022ko txapelketa hasi da eta Armentia Ikastolako bertso-eskolako 2 ikasle ari dira parte hartzen: Maddi Agirre eta Eukene de los Aires.
MAIATZEAN GURASOENTZAKO MINTZALAGUNA EKIMENA MARTXAN JARRIKO DA IKASTOLAN, 3 TALDEREKIN. ORAINDIK AUKERA DAUKAZUE IZENA EMATEKO! 
Datorren astean Araba Euskarazeko materiala ikusi, probatu eta erosteko aukera izango duzu.
Korrikaren inguruko programazio indartsua prestatu du Armentia Ikastolak gaurko. Aurreko asteko asteartean peto salmenta egin zen ikastolako sarrera nagusian.
Bigarren mailan lanbideak ikasten ari garenez,  gelako gurasoak gonbidatu ditugu beren ogibideei buruz hitz egitera. Oso gauza interesgarriak ikasi ditugu, benetan. Eskerrik asko guztiei.
Bi urte luze eta gero, aurten bai KORRIKA ospatuko da. Ikastolako txikienek ere korrikaren bat egingo dugu hainbat ekintza landuz. 
Martxoaren 25etik 27ra Valentzian saskibaloiko minikopa ospatuko da eta Armentia Ikastolako hiru ikasle bertan izango dira Araski ordezkatzen.
Museo zoragarri honek txokolatearen elaborazioaren bilakaera historikoa erakusten du. Bost mende baino gehiagoko bizitza duen istorioa.
6.mailako ikasleek unitate bukaerako lanak aurkeztu dituzte ingelesean.
Araba Euskaraz eta San Bizente Ikastolak antolatuta, MAHASTIEN ARTEAN MARTXA, Martxoaren 27an Oiongo Plazatik goizeko 11etatik aurrera.
Aurtengo inauteriak ere "desberdinak" izan dira. Burbuiletan taldekatuta lanari ekin genion antolatutako hainbat ekintza desberdinetan.
Lh 5eko ikasleak, ekosistemen gaineko lanketa bukatzeko, Armentiako basora joan dira.
Azken urteetan Armentia Ikastola bere metodologia birmoldatzen joan da haurren ezaugarriei egokituz. Hori horrela, zirkulazio autonomoari garrantzia ematen hasi zitzaion txikienekin hasita. 
@EtimosDirectos proiektua 2016ko urrian sortu zen, Twitter kontu moduan,  Shayma Filali Baba eta Israel Villalbaren eskutik.
Aurten, iaz bezala, Armentia ikastolako II. Kober (bertsio) lehiaketa jarri dugu martxan DBHko euskara batzordetik.
Jose Luis Landak,  Armentia Ikastolako aitonak, material birziklatuak erabiliz hainbat pieza egin eta Ikastola aurrealdean dagoen berdegunean kokatu zituen bere garaian.
Hurrengo asteazkenean, martxoaren 16an, ikastolako KORRIKA Batzordearen bilera izango dugu, KORRIKAren inguruan antolatuko diren ekimenak aurkezteko eta guztion artean forma emateko. Denok gonbidatuta zaudete, ikasle, langile eta gurasoak! 
Gaur, martxoak 4,  14:20etan,  BHko irakasleek eta ikasleek eta 16:30etan gainerako langileak eta gurasoak Ikastola aurrean 15 minutuko elkarretaratzea egingo dugu
Aurreko asteetan irinarekin esperimentatzen egon baginen, oraingoan beste elementu bat erabili dugu: Kartoizko kutxak eta ruloak.
Armentxok antolatua, Martxoaren 15ean, euskaraz, eta 17an, gazteleraz, izango dira saioak. Araba gelan edo Aretoan izango dira eta bi ordu inguruko iraupena izango dute. 
Batxi 1eko ikasleek bigarren ebaluaketako azterketak amaitu dituzte eta ikasturte honetako bigarren erronkari ekiteko unea heldu da.
Otsailaren 22an, “Musikariak Ikastetxean” programaren barruan Mikel Urdangarinen bisita izan genuen Armentia Ikastolan.
"Cómo cuidar la salud mental de la infancia y la adolescencia en la familia" izenburupean eta Iñigo Ochoa de Aldaren eskutik, saioa martxoaren 12an izango da, 17:00tan, Europa Biltzar Jauregian.
Jakingo duzuenez Armentia Ikastolan Goienerreko bazkide gara. Kooperatiba talde honek autokontsumoko instalazioa ezarri zigun 2020an.
Martxoak 3 baino lehen egin behar da izen-ematea www.arabaeuskaraz.eus webgunean.
Arabako Ikastolok, Araba Euskaraz Jaialdia antolatu dugu Gasteizko Jimmy Jazz aretoan Apirilaren 8an #ArgantzunIkastolarenalde.
Aurreko ostegunean Gurasoen Euskara Taldearen galdetegi labur bat bidali genizuen. Oraindik bete ez baduzue, osatzeko gonbita bidaltzen dizuegu berriro.
Hurrengo ostiralean, otsailak 25, Armentxok antolatutako dantzaldia izango dugu ikastolan. DJ Kaktus izango da gurekin 17:00tan hasiko den inauteri festan.
LH5eko ikasleak Salburuako urmaelak ikustera joan dira goiz pasa.
Inauteriak ate joka ditugu. HH 5 urtekoak aurten LEHEN GIZAKIAZ mozorrotuko dira.
Lehen mailako ikasleek Gasteizetik egin dute irteera, inguruko hainbat eraikin bisitatuz eta ezagutuz.
Munduko herrialde ezberdinetan (garatuak zein garapen bidean daudenak) dauden bizi baldintzak ezagutu eta aldatzeko helburuaz, esparru ezberdinetan (hezkuntza, osasuna, industria eta bestelako zerbitzuak) Euskal Herrian dauzkagun aukerak eta zerbitzuak ik
DBH2. mailako ikasleak kirol egokitua lantzen hasi dira gorputz hezkuntzako arloan. Kirol egokitua zer den hobeto jakiteko Zuzenak Fundazioak Lakuan duen “Almudena Cid” kirol egokituko egoitzara jo dugu.  
HH 1-2 urteko geletan, haurrek lo kuluxkak egiten dituzte maiz. Normalean arazorik gabe egiten dituzten arren, batzuetan umeek zailtasun txiki batzuk izaten dituzte.
Azken asteetan gorputza lantzen ibili gara Haur Hezkuntzako 4 urteko geletan.
Gure komunitateko familiei zein edozein gasteiztarri zuzendutako hitzaldi-zikloa antolatu du Armentia Ikastolak.
Azken bi asteetan LH 6ko ikasleek Gasteizko udaletxea bisitatu dute, bere sekretu guztiak ezagutu nahian.
Datorren ostiralean, hilak 4, 16:45ak aldera abiatuko gara ikastolatik kantuan eta kalejiran Ariznabarra eta Zabalganako kaleetan zehar.
Assa Ikastolan Covid-19aren eraginez bizi dugun egoera ikusita, Euskal Pilota Topaketa atzeratzea erabaki dugu. Barkatu eragozpenak.
Kanpaina honek, besteak beste, irakurzaletasuna bultzatzea du helburu, eta horregatik, ikasleak liburuen munduan murgiltzeko, gelara euskarazko ipuin bat ekartzeko eskatzen diegu.
Proiektua, kanpaina diseinatzea da eta parte hartzen dugun kideak Etxebarriko, Iruñeako, Ukrainako eta Bulgariako institutuetakoak eta Armentia Ikastola gara.
Araba Euskaraz eta Assa Ikastolatik, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin elkarlanean, pilota kirolaz gozatu ahal izateko ekitaldiz beteriko goiza antolatu dugu urtarrilaren 30ean, Lapuebla Labarkako pilotalekuan.
Gogoratu patioaren diseinua lantzeko gurasoekin egin beharreko saio presentziala urtarrilaren 25ean egingo dela,  17:00etan Txantxalekuan. 
Batxilergoko bigarren mailako ikasleak ikasbidaia egin ahal izateko lanean ari dira, eta horretarako diru-bilketa abiatuko dute, eurek diseinatutako arropa eta osagarriak salduz.
Sormenean Hezi, Kulturan Bizi lan-taldearen izenean Alaitz Amundarain Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta beste kide batek abenduaren 9an Legebiltzarrean parte hartu zuen Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan martxan dagoen ponentzian.
Pasa den asteko Armentiberrin ikastolan jarri den Araba Euskaraz-en dendaren berri eman bagenizuen, oraingoan beste aukera batekin gatorkizue
Azaroaren 22an hasi zen patioak aldatzeko prozesu parte-hartzailea.
Arropa galdua, izenak iradokitzen duen moduan, urtean zehar ikastolan batzen den galdutako arropa da.
Iazko arrakastaren ostean, aurten berriz antolatu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako ALEAk elkarlanean bideo-kopla lehiaketa. Bigarren edizioa du aurtengoa. Lehiaketa hau Gasteizko Udalak antolatutako Euskararen Astearen baitan txertatzen da.
HH3-LH1ko ikasleei zuzenduta dagoen ipuin kontaketa saio hau datorren abenduaren 17an izango da, 17:00tan, Txantxalekun eta guztiz beharrezkoa da izena ematea.
Euskararen eguna aukera bikaina da inklusitibitatea lantzeko, eta hori horrela, Heziketa Bereziko irakasleek proposamen zeharo interesgarria egin digute, Argitxoren abestia piktoekin landuz. 
Abenduaren 3ko Euskararen Eguna ospatzeko, goizeko 10:20etan hasi eta 14:20etan bukatuko den jardun bat bideratuko dugu BHn. 
2 urteko gelako umeak areto nagusira bertaratuko dira antzerkia ikustera, eta urte betekoen gelan, Aitziber Colinoren eskutik  eta bere borondateaz haur txikienek ipuintxo batez gozatzeko aukera paregabea izango dute.  
Egun daukagun covid egoerak baldintzatuta, eta pena izugarriz, Armentxo Guraso Elkarteak erabaki du, ostiralean, hilak 3, 17:00tik aurrera ospatzekoaa zen Euskararen Eguneko jaia bertan behera uztea.
Oraingo honetan gonbite batekin gatoz Ikastolatik. KUKU! Familia Eskolarako gonbitea.
Udazkeneko kanpainaren ibilbideko bigarren edizio arrakastatsuenean
NONDIK hezkuntza-arkitektura bulegoarekin egingo dugu lanketa, eta joan den azaroaren 22an eman zitzaion hasiera.
Urtero bezala, atxikita duzue NEGUKO KATALOGOA. Eskaera ikastolaren bidez eginez gero, beherapena izango duzue.
Haur Hezkuntzako lehen zikloan umeak martxa hartzen ari dira. 
Gabonetako datak hurbil ditugu, eta haiekin batera, jostailuen erosketak. Ertz asko dituen gaia da, eta ikuspuntuak askotarikoak izan daitezkeen arren, jostailuak modu seguruan erosteko gomendioak helarazi nahi dizkizuegu.
Gabonetako datak hurbil ditugu, eta haiekin batera, jostailuen erosketak. Ertz asko dituen gaia da, eta ikuspuntuak askotarikoak izan daitezkeen arren, jostailuak modu seguruan erosteko gomendioak helarazi nahi dizkizuegu.
2012tik gaur arte, Goiener taldeak energia berriztagarriekin erlazionaturiko hainbat zerbitzu hedatu ditu, denak ere ikuspuntu beretik
Udal Bandak eskainitako kontzertua izan zen, Jesus Guridi Kontserbatorioan 
Dakizuen bezala Araba Euskaraz urte osoko ekimena da eta, lehenengo proposamenekin gatoz.
ETB1eko Goazen telesaileko protagonistek kontzertu bira hasiko dute aurten. Pertsonaia ezagunak eta berriak elkarrekin arituko dira denboraldi ezberdinetako kantak eskainiz.
Guraso eskolan parte hartzeko izena eman genuen gurasoak bildu gara eta Udalak bidalitako psikologoaren laguntzaz, aurtengo bileren ardatz izango diren gaiak eta bileren egutegia adostu dugu. 
Dakizuenez, Armentiberrin kontatu dizuegulako, Urriaren 23an auzolana burutu genuen.
Ikastola aurreko lorategia lekuz aldatu dugu, asteburuetan txikizioak jasaten zituenez.
Bileron helburua egokitzapenaren inguruko hausnarketa sakona egitea eta informazioa elkartrukatzea da, gurasoen zalantzak, hobetzeko proposamenak eta beste edozein ekarpen jasotzeko.
Ariznabarra auzoan eragile ezberdinen parte hartzeaz, Gizarte Etxeko kalean horma-irudi komunitarioa prestatzen ari dira eta gu ere bertan gaude.
Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta.
Iragarri bezala, ubideak garbitu, ikastolako fatxadari ukitua eman, dorrea hustu eta margoketa batzuk egingo ditugu guztion artean.
21/22 ikasturterako mintzalago programa abian da. Lagun-arteko bilera mota hauen bitartez, programan izena ematen dutenek, euskara astero praktikatu eta erabiliko dute. 
Ikasleen artean euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko ekintzak egingo dira abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
Pasa den asteko Armentiberrin iragarri bezala, asteon galdetegia bidali zaizue urriaren 23ko auzolan deialdian parte hartzeko.
Urriaren 25ean, astelehena, Haizea Galarraga Arrizabalagak "Irakurtzen jakin gabe irakurtzen" formakuntza saioa eskainiko die Haur Hezkuntzako hezitzaileei (HH1 eta HH2).
Pasa den astelehenetik, hezkuntza zentroei aplikatutako hainbat neurri berri daude indarrean.
Armentiako komunikazio lan-taldetik argazkien bilduma sortzeko azpi-taldea sortu dugu. Pasa den aste honetan egin dugu lehen bilera asmoa antolatzeko.
Urriaren 23an, larunbatarekin, goizez, auzolana antolatu dugu, pandemiaren apalaldiarekin, larrialdi neurriak arindu direla baliatuta.
Guraso berri askorentzat egokitzapeneko asteak izan dira.
Datorren asteartean, Irailaren 28an, Komunikazio lantaldearen bilera burutuko da 15:00etan Kukutekan.
Dakizuenez, uda honetan Olinpiar Jokoak ospatu dira Japonian.
Ikasturte berria hastearekin batera hainbat eguneraketa egin ditu Armentia ikastolak web orrialdean. Orain kurtso berriari buruzko informazio guztia ‘Antolamendua’ atalaren barruan dago eskuragarri.
Pasa den ekainean Armentia ikastolak lehen beka propioen deialdia onartu zuen.
Armentia Ikastolak euskarekiko atxekimendua sustatzeko dinamika bat abiarazi zuen pasa den astean, guraso talde baten ideia oinarri harturik (eskerrik asko ekimena proposatu zutenei).
Urtero bezala, eskola materiala eta jantoki zerbitzurako beka eskaria egiteko epea Irailaren 30era arte irekita dago.
Ikasturtea amaitu aurretik bertan ahaztuta utzitako arropa jaso dezazuen eskatzen dizuegu.
Datorren ikasturterako (2021-2022) Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza zabaldu da aurreko astelehenean.
Maddi Agirre ikasleak irabazi du Urruzuno saria. Bigarrena du aurtengoa, iaz Urruzunotarrak Gehituz literatur lehiaketa ere irabazi baitzuen.
Gure hiria, Gasteiz, ezagutu ondoren, bertako maketa bat sortzen aritu dira 5 urteko gelan azken asteotan.
Haur hezkuntzan ipuinen bitartez hainbat gaitasun lantzen da eta etapa honetako hezitzaile eta irakasleen ustez, ezinbesteko tresna da lanerako.
Aurretik esan genizuenez, aurten ikastolako krosa modu birtualean egingo dugu. Dagoeneko prest ditugu parte hartzaileen artean zozketatuko ditugun sariak.
HH4ko ikasleak urarekin jolasean aritu dira egunotan.
Errespetua, pazientzia, autonomia, gauza berriak probatzen...
Datorren astelehenean emozioen inguruko azken webinarra eskainiko da gurasoentzat, nazka eta haserrearen inguruan.
Kros-BTT 2006tik ikastolan egiten den ekitaldia da. Iazkoak hamabosgarrena behar zuen, baina pandemiagatik ezin izan zen gauzatu.
Kimu metodologia erabiltzen hasi dira aurten Armentia Ikastolako Lehen Hezkuntzako (LH) lehenengo mailan.
Jada jaso ditugu Kober lehiaketako bideoak, lan bikainak!
Badira urte batzuk matematika manipulatiboa Armentia ikastolara heldu zela.
'Kuku' emozio programaren barruan , beldurraren emozioa lantzeko tailerra antolatu da 5 urteko geletan. Beldurra emozioa erregulatzeko estrategiak ezagutzea eta praktikan jartzea izan da tailerraren helburua.
Iazko hutsunearen ondoren, osasun egoeraren ondorioz ezin baitzen udako ekimenik egin, aurten berriz udarako eskaintza egingo du Armentia Ikastolak.
Pasa den astean bildu zen Mugikortasun eta Ingurune lan-taldea eta hainbat gai mahai gainean jarri ziren.
Gaur, apirilaren 23a, Liburuaren Eguna dela baliatuz, Armentia Ikastolako Bigarren Hezkuntzan 'Book Face' lehiaketa antolatu dute estreinakoz.
Aurten ezin izan dugu Lehen Hezkuntzako Pilota Jaialdia ohi bezala ospatu baina ekintza desberdinak egiteko aukera ez dugu galdu.
DBHko Euskara Batzordeak ekimen berri bat aurkeztu du aurten: Armentia Ikastolako 1. Kober lehiaketa.
Eragiten proiektua Armentia Ikastolaren dinamika bat da, zeinak helburu duen euskararen erabilera eta kalitatea sustatzea ikasleen eta irakasleen arteko elkarrekintzan.
Zuen seme-alabek Ikastolan galdutako arropa ikusgai izango duzue Ikastolako sarreran apirilaren 12tik 16ra.
Joan diren azken urteetan bezala, atletismoa ezagutzeko eta lantzeko hiru saio egin dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako ikasleek.
Ikastolan beraien argazkiak jartzen lantzen dute ikasle txikienek euren buruaren kontzientzia hartzea.
Aurten hartu du parte lehen aldiz Eukene de los Aires DBH-4ko ikasleak Eskolarteko Bertso Txapelketan, eta finalera iritsi da.
Aste honetan, martxoaren 17an, egin dugu Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia. 87 bazkide erabiltzailek (guztien %10,66) eta 51 lan-bazkidek (guztien %63,75) hartu dute parte.
Aste honetan, martxoaren 17an, egin dugu Kooperatibaren Ohiko Batzar Nagusia. 87 bazkide erabiltzailek (guztien %10,66) eta 51 lan-bazkidek (guztien %63,75) hartu dute parte.
Osasun egoerak baldintzatuta egingo dugu aurtengo ohiko batzar nagusia ere. Martxoaren 17an izango da eta telematikoki egingo dugu.
Haur Hezkuntza 5. mailako ikasleek giza gorputzaren ezaugarriak landu dituzte hiru astez.
Armentxok animatzen zaitu Udal Hezkuntza Zerbitzuak eta Gasteizko Guraso Eskolen Batzordeak antolaturiko topaketan parte hartzera.
Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da aurten ere, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.
Ikastolok jarritako dirutik 800.000 € banatu ditugu zailtasunak dituzten Ikastolen artean.
Gure 5.mailako ikasleek ekosistema desberdinak, bizidunen nahiz bizigabeen ezaugarriak eta haien arteko harremanak landu dituzte.
Laugarren mailako ikasleek, egunotan landutako unitatearen bitartez Mundua zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izan dute.
Joan den hilabetean Piropo lehiaketa jarri zuen martxan Armentia Ikastolako Euskara Batzordeak.
Seigarren mailakoak ingeleseko ikasgaian JUNIOR CHEFS gaia lantzen ari dira, osasuna eta elikadura ardatz hartuz.
Ikastolako DBH4 maila eTwinning proiektuan parte hartzen ari da Gaztelaniako ikasgaian.
Armentia Ikastola eta Euskal Wikilarien Elkartea elkarlanean ari dira Txikipediako edukia osatzeko. Otsailean jarri zuten martxan proiektua eta DBHko ikasleekin egiten ari dira lan.
Ikastolen Elkarteak Kuku guraso eskolako bigarren saioa egingo du hilaren 22an, 18:00etan.
Abian da ikasturte honetako tanta zozketa. Euskal Herriko ikastolen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko ekimena da.
Egoera berezia izanagatik ere, hainbat ekimen egiten saiatzen gara ikastolan, gure ikasleek ohiko jarduerak izan ditzaten eta ospakizun bereziek sortzen duten gogoa eta zirrara gal ez dezaten.
L.H.1.mailako ikasleak gara eta Kimu proiektuan gorputza gaia lantzen ari garenez, ikasle baten gurasoak anbulantzia ekarri digu ikastolara. Oso gustura egon gara azalpenak entzuten eta anbulantzia barrutik ikusten.
Emaitza argia utzi digu selektibitatearen emaitzen inguruan egindako azterketak: Armentia ikastolako ikasleak ondo prestatuta joaten dira selektibitatea egitera.
LOMLOE legea baloratzeko orduan, lehenik eta behin kontuan izan behar dugu lege hau organikoa dela, eta horrek esan nahi du haren artikuluen zati bat organikoak edo oinarrizkoak direla.
COVID-19ak eragindako egoerak, aurretik ez zeuden hainbat beharrei aurre egin behar izatea eragin du, kostu gehigarriak sortuz.
Familiek ikastolan parte hartzeko bideetako bat lantaldeena da. Orain dela aste batzuk lantaldeak martxan jarriko zirela aipatu genizuen eta hauetan parte hartzeko gonbidapena ere luzatu genizuen.
Konturatzerako egin dugu ikasturtearen lehen epealdia eta horrekin batera urtearen amaierara heldu gara. Ez-ohikoa izan da amaitzear dugun 2020 urtea.
Aurtengo Euskaren Egunean, abenduaren 3an, gonbidatu berezia izan dugu bigarren hezkuntzan: Paul Urkijo. Gasteiztar zinema zuzendariak ERREMENTARI pelikula 2018. urtean aurkeztu zuen eta arrakasta lortu du filmak bai Euskal Herrian bai nazioartean.
Orain dela aste batzuk psikomotrizitatea saioekin hasi ginen, beldurrari aurre eginez. Ohikoan bezala 3-6 urte bitartekoak saio bat astean eta pasa den astetik gure txikiak, ere hasi berriak dira gela honetaz disfrutatzen.
Armentia Ikastolak, Begirale Ikastaroa antolatuko du Batxilergoko lehen mailako ikasleei zuzenduta Aisiola Begirale Eskolaren bitartez.
Ikastolen Elkartearen Tanta zozketarako ordezko zenbaki irabazlea Armentia ikastolan banatu zela esan genizuen orain aste batzuk.
Hurrengo argazki bilduman DBHko Antzerkigintzaren ikasleek LH 3ko ikasleei egindako antzerkien argazkiak dituzue ikusgai, "Barrerik egiten ez zuen printzesa" eta "Familia handitzen" .
Aste honetan ikasleek Ikaselkarreko neguko katalogoa etxera eraman dute paperean, hurrengo estekan ere http://www.ikaselkar.eus/es/katalogoa/negukoa/ ikusgai duzue.
Aurten, Aleak, Geu elkarteak eta Goienak antolatutako Kantari ikuskizuna ezingo da ohi bezala egin, horregatik, sarean egiteko proposamena egin dute eta Etxetik Kantari izango da aurtengoa.
Gasteizko udalak antolatzen duen Euskararen Astearen egitarauan txertatuta, eta Araban euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bertso-kopla lehiaketa antolatu dute aurten lehendabizikoz Arabako Bertsozale Elkarteak eta Aleak.
Hainbat ikastoletako gurasoek egindako eskaerari erantzunez, gaztelaniazko interpretazio zerbitzuarekin egingo da Kuku, haur hezkuntzan ahozkotasuna eta oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programaren baitako webinar saioa.
Iazko ikasturtean martxa onean genuen baratza, baina, pandemia iritsi zen eta uzta jaso beharrean, landaketak egin ahal izateko egokitzapenak egiten ari gara. Ikastolako patioan dagoen baratzak gora behera ugari izan ditu 2011n martxan jarri genuenetik.
Behin baino gehiagotan esan duzu aurtengo ikasturtea ez dela ohikoa, baina, pixkanaka eta tentuz, ari gara gauzak martxan jartzen.
Aurten martxan jarriko dugu Kuku, emozio programa HH5 urteko geletan. Haur hezkuntzan ahozkotasuna eta oinarrizko emozioak lantzeko hezkuntza programa bat da.
Azaroaren 2an egindako batzarrean izendatu dute Armentia Ikastolako Lehendakaria, Liher Larrea, Arabako Ikastolen Lehendakari.
Asko dira Ikastolan parte hartzeko jada indarrean dauden bideak eta emaitzak ere ematen dituzte hauek. Parte hartzea sustatzeko lantaldeak sortuko dira. Horietan parte hartzeko interesa duzuenok, galdetegia bete behar duzue.
Urriaren 24tik azaroaren 11ra izango da Errigora gabonetako kanpainaren 2020ko edizioa. Urtero bezala, Nafarroa hegoaldeko produktu bikainez osatutako saskiak eskatu ahal izango dira.
Aurten ezin izan ditugu Ikastolen bost jai handiak egin. Eta horren ondorioz, besteak beste, egun horietan egiten diren artisten kultura ekimenik ez dugu izan. Lagin bat hautatu eta ekitaldia egingo da azaroaren 13an Donostiako Kursaalen.
Bizirik dago auzolanaren eredua Armentia Ikastolaren komunitatean. Joan den ostiralean, urriaren 16an, haien lan orduetatik kanpo, HH2ko korridoreko eta gelako hormak margotu zituzten HH1 eta HH2ko hezitzaileek.
Ikasturte honetan Eusko Jaurlaritzak gailu digitalak erosteko diru-laguntza atera du.
Armentiako gurasoak Gasteizko Mintzalaguna programan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Bekak eskatzeko epea zabaldu da eta Sarrera-irteerak
Uztailean ezarri genituen eguzki-plakak gure Ikastolako 2 teilatutan Goiener Taldearekin sinatutako hitzarmen baten ondorioz.
Aguraingo Harresi aretoan egin dugu ikastoletako kideok 2020-21 ikasturte hasiera ekitaldia, irailaren 26an.
Ikastolen Elkarteak egin du bere lehen bilera Jokin Bildarratz buru duen EAEko Hezkuntza Saileko talde berriarekin.
2020/2021 ikasturteko egutegiak iritsi dira!!!!
2020-2021 ikasturtearako aurrera doazen eskolaz kanpoko ekintzen informazioa.
Konfinamenduan zehar Eskolaz Kanpoko Ekintza gehienek etenaldi bat izan badute ere, beste egoera askotan lez, Bertxilikako bertso eskolek -kurtso batzuetan behintzat (LH4 eta DBH2)- aurrera jarrai dezaten erabaki dugu.
Errigorako olioaren eta kontserben banaketa atzeratu behar izan dute COVID-19 dela eta.
DBHko ikasleek "Radio Vitoria"n beraien Book Trailerrak aurkezten
Aurten ere Prudentzio Deuna ospatzen dugu
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak lanbideak ikasten ari garenez, gurasoei gonbitea luzatu diegu gure geletara etortzeko haien lanari buruz hitz egitera.
Renault Captur autoa eta Kariberako bidaia. Hona hemen Ibilaldiaren bi zozketatan saridun diren zenbakiak.
Renault Captur autoa eta Kariberako bidaia. Hona hemen Ibilaldiaren bi zozketatan saridun diren zenbakiak.
Lemadun txartelen lehiaketa egin dugu ikastolan, irakurketa sustatzeko. Opor garaia oso momentu aproposa da irakurketari tarte bat eskaintzeko.
Irakasgai berriak dituzte aurten BHn hautazkoetan, eta Geografian eta Jarduera Fisikoa, Aisia eta Osasunean egiten ari direna ezagutu dugu.
Hiru tartek osatuko dute: Teodoro Gonzalez de Zarate, Gaztelako Atea eta Toroko Gaztelua.
Ikasturte honek aldaketak ekarri dizkigu; hain zuzen ere, zuzendari berria estreinatu dugu egunotan. Ezagutu nahi?
Urtero bezala, datorren astean ikasturteko lehenengo auzolana izango dugu. Animatu eta parte hartu, hamaiketakoa eta guzti izango dugu!
Armentia Ikastolan apostu pedagogikoa egin dugu, manipulazioaren bidez ikasleek matematika modu dinamikagoan lantzeko.
Hilaren 20an abiatu ziren 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak. Bertan ari dira Maddi, Eukene, Hegoi eta Aroa ikasle eta ikasle-ohiak.
Ikastolako hiru familia dira, eta horietako batek irailaren 26an jaso zuen jada etxegabetzearen exekuzio aginduaren jakinarazpena. Urriaren 20an, ostirala, Auzoan Bizi etxebizitza sareak antolatutako kontzentrazioan parte hartzera dei egin du ikastolak.
Antolatzaileen arabera, 910 izen-emate jaso zituzten, eta oso pozik agertu dira jendearen erantzunarekin.
Gure ikasle ohiak EF Education-EasyPost taldearekin egingo du debuta, hiru denboraldiz.
Samuel eta Yago ikastolako ikasleak dira; euskaldun eta euskaltzale finak, etxean gaztelania dute nagusi. Bere gurasoekin izan gara, eta gertuagotik ezagutu dugu familiak euskararekin duen harremana.
Ikasturte hasierarekin batera, HH1en elkar ezagutzeko prozesua martxan jartzen dute. Segurtasuna esku batzuetatik besteetara pasatzen den unea da, familiako segurtasunetik ikastolako segurtasunera.
Hilabetea ixteko eta ikasturteari hasiera emateko, Armentia Ikastola Kooperatiba Elkarteak Ez Ohiko Batzarra izango du.
Abuztu amaieran martxari ekin zioten idazkaritzan, eta irailaren 11tik aurrera, pasilloak betetzeko momentua izango da. Ongi etorri guztioi!
Udalekuen azken astea izan da hau. Gaurtik abuztuaren 25era bitartean ikastola itxita izango da. Gozatu oporrak!
Lortzen duen bigarren arrakasta da, aurreko ostegunean 21 kilometroko erlojupekoa irabazi ondoren.
Berriro ere, oharkabean heldu zaigu udaz gozatzeko eta ikasturteari agur esateko momentua.
Azken eguna izan dute asteartean, eta txikienek eta handienek istorioak partekatzen aritu dira goiz osoan.
Aurreko astean izan ziren azterketak, eta %100ak gainditu du aurten ere.
Gasteizko dozenaka familiak, hemezortzi ikastetxe eta guraso elkarteren izenean, haurrek erakunde publikoen eskutik aisialdirako eskaintza euskalduna jasotzeko eskubidea aldarrikatu dute, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera.
Errelebo eta parte-hartze ezak eragin du erabaki hau hartu behar izatea.
50. hamarkadako baserriak ezagutzeko aukera izan dute, eta baita bertan animaliak ikusi eta janaria emateko ere.
Hiru gunez osatuta dago Olarizun izango den Arabako ikastolen jaia; baina aurretik, zuen laguntza behar dugu dena prest uzteko.
Elkartasun ekintza arrakastatsua izan da, bai LH6koena bai DBH1ekoena, eta Elikagaien Bankuak atsegin handiz jaso du bildutakoa.
Bi aste besterik ez dira geratzen jai erraldoirako, eta denon laguntza behar dugu!
Euskal Herria euskalduntzeko ahaleginean Ikastolen Elkarteak egin duen bide luze eta ekarpen handiaren aitortza da.
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren garaile izan da hirugarrenekoz, 14-18 urte bitarteko kategorian. Zorionak, Maddi!
LH6koek urteroko Azoka Solidarioa antolatu dute. Era berean, datorren astean DBH1ekoek elikagai bilketa egingo dute.
2022 eta 2023an jaiotako zure haurra lehen urratsak ikastolan eman eta ikastola ezagutu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Zatoz ikastolara!
Iritsi da azkenean gure ikastolako egun handia. Larunbatean egun osoko egitaraua izango dugu, auzolanetik hasita, arratsaldeko jaialdira bitartean.
Euskal mitologiaren jokoa egin dute DBHn eta BATXIn, ikasleen artean euskara gehiago sustatzeko. Irabazleek abentura parkera irteera izan dute sari.
Eider Olabe ikastolako lehendakari izendatu berri dute. Besteak beste, horrek suposatzen duenaz, ikasturteko balantzeaz eta datozen erronkaz, hitz egin du.
Beste urtebetez, udarako eskaintzen ditugun ekintzak aurkezten dizkizuegu. Izena emateko epea maiatzren 11n amaituko da.
Datorren larunbatean izango dugu ikastolaren jaia. Baina giroaz gozatzen hasi baino lehen, auzolanaren txanda izango da.
HH1erako matrikulazioa zabalduko da datorren astean. Oraingoan ere, bisita pertsonalizatuak eskatzeko aukera zabalduko dugu. Zatoz ikastolara!
Brebeta euskaraz izatea lortu eta gero, Ipar Euskal Herriko bestelako azterketak ere euskaraz egitea aldarrikatuko dute.
Ogeta pilotalekua LH3tik 6rako ikasleez bete da, eta HHko Euskaralagunak ere gonbidatu bezala izan dituzte.
Matrikulazio garden baten alde, IKASTOLA GUZTIONTZAT.
Ezohiko batzarra izan dugu EAEko ikastola guztiok, 23/24 ikasturterako ikasleen onarpenerako aginduan ezarritako oinarrizko irizpideak aztertzeko. Prentsa-oharra atxikita.
Euskara Batzordeak antolatuta, ikastolako edonork har dezake parte, maiatzaren 4ra bitartean.
‘Apaiz Kartzela’ dokumentalaren ikustaldia izan dute ikasleek, eta solasaldian ibili dira bertsolariarekin eta dokumentalaren zuzendariarekin.
Gasteizko Udalari eskatu diogu auzoko adingabe bati udaltzainek, ustez, emandako jipoia argitu eta erantzukizunak bere gain hartzeko.
Araban zesta-punta sustatzen jarraitzeko xedearekin, Araba Euskarazek, Arabako Euskal Pilota Elkartearekin eta Gasteiz Jai Alai klubarekin elkarlanean, aurten Gernikan eta Durangon jokatu diren neguko txapelketen desafioa prestatu du martxoaren 31rako.
Egitasmo berritzaile honen bidez, ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkie.
DBH3ko ikasleak izan dira harekin, ‘Miñan’ liburuaren ingurukoez hitz egiten. Giro ederra sortu da solasaldian, eta bertso bat edo beste botatzera ere animatu dira.
Ikastolan hainbat ekintza egin ditugu egun horren bueltan.
Familian euskara bultzatzeko gurasoentzako gida berezia prestatu dute Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta hainbat guraso elkartek; ikastolan, LHko 1. zikloan banatu dugu dagoeneko.
Arabako Bertso Kuadrilla Arteko lehenengo finalaurrekora iritsi da Bertxilika taldea. Bestalde, Maddi Agirrek Abra saria eskuratu du.
Estibaliz Linaresek eskainiko du hitzaldia Europa Jauregian. Ekitaldia publiko guztiari dago irekia.
Irakasleak, ikasleak, gainerako langileak... Goitik behera mozorrotu dugu aurten ikastola, eta giro ezinhobea sortu da!
LH6ko gelak bizi-baldintzak aztertzen aritu dira Ingurunen. Horren inguruan gehiago sakontzeko, bisita bereziak jaso dituzte gelan.
Jai handia ekainaren 11n izango bada ere, antolatu duten urteko egitarauaren parte da ekintza. Bertaratuen artean pilotariek sinatutako bi pilota zozketatuko dituzte.
Lautadako Egurrak eta Ezpalak taldearekin bertso-afarian aritu ostean, irabazle atera ziren urtarrilaren 27ko ostiraleko arratsaldean.
HH eta DBHko familiak izan ziren gure txokoak ezagutzen, goizeko eta arratsaldeko txandetan.
Lehengo saioak izakion identitatea izango du abiapuntu, eta HHko familiei zuzenduta dago
Txapelketaren zazpigarren edizio honetan, Bertxilika izango da Armentiaren ordezko, eta idatzizko modalitatean arituko dira bertsolariak.
Lau txanda antolatu ditugu, eta izena eman behar da bertaratzeko. Bisita pertsonalizatua egiteko aukera ere izango da, eskainitako data eta ordutegian.
Pandemia garaia gaindituta, martxa hartu du berriro Crescendo Armentia abesbatzak. Urtarrilean berriro irekiko dute matrikula egiteko epea.
Ikastolen Elkarteak, urtero bezala eta Aisiola eskolaren eskutik, Lh 5, 6, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat eski irteerak antolatu ditu, Aretten eta Belaguan.
Euskaraldiaren hirugarren edizioa amaitu da. Ikastolan hainbat izan dira egin ditugun ekintzak azken bi asteetan, eta Gasteizen oraindik ere badira ariketa sozialari amaiera emateko hainbat hitzordu.
Agerraldia egin du Donostian Ikastolen Elkarteak, 113 ikastoletako ordezkariekin batera. Azken hilabeteetako eztabaidaren ondorioak plazaratu eta hezkuntza euskalduna eta integratzailea eskatu dute.
Ahobizi zein Belarriprest, gure herrian euskarari bultzada bat emateko unea iritsi zaigu berriz. Ikastolan sei Arigune izango ditugu datozen 11 egunetan, bestelako ekintzez gain.
DBH eta BATXIko ikasleek Euskaraldi propioa antolatu dute ikastolan, ofizialean parte hartu ezinagatik.
Berriz ere Olarizuko zelaietan ospatuko dugu Arabako ikastolen aldeko jaialdia, 2023ko ekainaren 11n. Aurtengo edizioa Aguraingo Ikastolaren aldekoa izango da.
Mundua ezagutzen jarraitzen dute HH5ekoek. Oraingoan, Afrikara bidaiatzea tokatu zaie, eta masaiz jantzi dira horretarako.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia, eta izen-ematea dagoeneko irekita dago. Hitzez ekiteko garaia da!
Eskolaz kanpoko ekintzak martxan dira, eta horiekin batera astebururo izango diren partiduak. Larunbatean jokatuko dira, besteak beste, voley eta eskupilota taldeei dagozkienak.
Ikastetxeei zuzendutako PortaDA! lehiaketa antolatu dute aurten ere Durangoko Azokatik. Oraingoan, euskal musika taldeen diskoen portadak islatu behar dituzte.
Egun batzuk joan dira Krosa izan zenetik. Ikastolako hitzordu garrantzitsuenetariko bat da lasterketa, eta aurtengoa ere arrakastatsua izan dela adierazi dute antolakuntzatik. Era berean, modu presentziala berreskuratu ahal izatea nabarmendu dute.
Urtero bezala, hiru saski izango dira aukeran: beltza, berdea eta zuria. Azaroaren 9ra bitartean egin dezakezue eskaria.
LHko ikasle nagusienak LHko txikienekin eta HHko 4 eta 5 urtekoekin elkartzen dira, bakoitzak lagun batekin, euskaraz harremantzeko eta kidetzeko helburuarekin.
Txinga lasterketa, lokotx bilketa, sokatira, aizkolaritza… Zerrenda luzea da Herri Kirolen modalitateena, eta horien birpasoa egiteko aukera izan dute; baita bat edo beste probatzeko ere.
‘Udazkena’ gaia lantzen jarraitzen dute gelan, eta horregatik, oraingoan, ikastolatik ateratzeko eta gure inguru naturala ezagutzeko unea iritsi zaie.
Urriaren 20 eta 27an izango dira, eta ikasleei zein gurasoei zuzenduta daude. Miren Rosek gidatuko du, eta, parte hartzeko, galdetegia bete behar duzue. Zaintza eta itzulpengintza zerbitzua izango da.
Estanpazioak egiten aritu dira HH4D gelakoak. Oinak esku-margoarekin busti dituzte, eta udazkeneko murala osatu dute, entzunaldiez lagunduta.
Zabalgana gizarte-etxearen 5. urteurrenaren harira, besteak beste, emakumezkoen 4x4 boleiboleko txapelketa antolatu dute asteburuan. DBH 1eko hiru taldek parte hartu dute.
GEU elkarteak 30 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, egun osoko egitaraua prestatu du larunbaterako. Ibilaldia, ikuskizunak, dastatzeak, bazkaria, kalejira eta ZETAK taldearen kontzertua izango dira.
HH 1, 2 eta 3ko gure umeek urtero ematen diote hasiera ikasturteari elkar ezagutze prozesuaren bidez. Modu honetan, familiako espaziotik esparru ezezagun eta berri batera pasatzeko behar duten denbora ematen zaie.
Urteroko ohiturari jarraituz, Armentia ikastolak egutegiak diseinatu ditu, eta prest ditugu nahi duenak erosteko, bost euroren truke.
Duela 20 urte abiatu zen Armentia Ikastolan jarduera hau, eta bi urte baino gehiagoko parentesiaren ondoren, 2022-2023 ikasturte honetan bueltan da abesbatza. DBHko ikasleek ere parte har dezakete aurten.
Besarkadak, irribarreak eta gogoak izan dira nagusi ikastolako pasilloetan eta geletan. HH3tik BATXIra izan da txanda irailaren 7 honetan.
Uda amaitzear da, eta ikastolako ateak irekitzeko unea iritsi zaigu. Ikasturte berri bat dugu aurretik, pandemia iritsi baino lehenagokoen antza handiagoa duena.
Ekainaren azken egunekin batera, martxan jarri ditugu ikastolako udalekuak, azken ikasturte arraroen ostean. Gozatzeko unea iritsi zaie gure txikiei.
Ikasturtearen azken zertzeladak emanda, datorrenari begira indarrak hartzeko tartea heldu zaigu berriro ere. Aurtengoak, behintzat, pandemia aurrekoen antza hartu du, eta eskertzekoa izan da hori.
Ikastolan ikasitakoa da Joseba Lopez, eta Mallorkan izan diren Espainiako txapelketetan garaile atera da.
Selektibitateko probak egitea ez da lan makala, baina urte osoan egindako lana erakutsi dute ikasleek azterketetan. Zorionak guztiei!
Eider Olabe – Armentia Ikastolako ama eta Kontseilu Errektoreko kidea
LHko 3. eta 4. mailako ikasleak Bernedoko paraje ederrak ezagutzera joan, eta Karobien ibilbidea egin zuten.
Aurreko astean LH5eko ikasleak ikastolatik atera ziren Heziketa Fisikoan landutako patinen gaineko oreka skate parkean praktikatu ahal izateko.
Mintzalaguna ekimenaren helburua argia eta bikoitza da: ikastolako gurasoen arteko euskararen erabilera areagoatzea, eta euskal hiztunen sarea zabaltzea. 
Bi urte baino gehiagoko derrigorrezko etenaldiaren ondoren, 2022-2023 ikasturtean, berriz ere, duela 20 urtetik Armentia ikastolan ematen ari den jarduera honetan izena eman ahal izango dute zuen seme-alabek.
Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak uzta oparoa utzi du Armentia Ikastolan. Poza pozaren atzean kateatu dugu, eta gure ikasleek taula gainean maila aparta erakutsi dute. 
Aipatu behar da finalean egongo diren gasteiztar guztiak Armentia ikastolako ikasleak direla.  
Apirilean Bihar prozesua Ikastolan abiarazi genuen, prozesua zertan datzan azaldu eta galdetegia helaraziz. 
Segurtasuna lantzera joan dira 5.mailako ikasleak Agirrelandara. Udaltzaingoarekin eta suhiltzaileekin formazio saio aberasgarri bat jasotzeko aukera izan dute. 
"Lanbideak" gaia lantzen ari ginela aprobetxatuz, zer hobe gurasoak beraien bizipenak kontatzera etortzea baino!
Jantokian Bor-bor metodoaren inguruko lanketa abiatu zen aurreko astean hainbat saio dinamiko ezberdinekin.
Bi "topagune" izan genituen egun berezi hau ospatzeko
Barnetegiarena umeen eta irakasleen memorian iltzatuta geratzen den bizi esperientzia da. 
Hiru hamarkada luze hauetan, Armentia ikastolak askotan jarri du bere burua ispiluaren aurrean, eta hainbat izan dira behaketa horren ondorioz abian jarri diren espazioen eraldaketa eta berrantolaketa prozesuak.
Maiatzaren 7a egun handia izango da Armentia Ikastolarentzat, bi ekitaldi garrantzitsuk bat egingo bait dute: alde batetik auzolanak, eta bestetik ikastolaren jaiak.
Maiatzaren 2tik 15era, Ausolan enpresarekin batera, Bor-Bor metodoari abiapuntua jarriko diogu Armentia Ikastolan.
Orientazioak bi hanka ditu Armentia Ikastolan, zailtasunak dituzten ikasleei begira egiten den lanketa, eta orientazio akademikoa.
ROKE ESNAOLA IKASTOLAKO IRAKASLEA DA, ETA BAITA EUSKARA TALDEKO ARDURADUNA ERE. KORRIKAREN PRESTAKETA LANETAN BURU-BELARRI ARITU DA, ETA BIZITAKOAREN INGURUAN BALORAZIO BAIKORRA EGIN DIGU. 
Maiatzaren 7an Ikastolaren jaia ospatuko dugu. 
"Orain, 40 urte pasata, Korrika indartsu egotea, eta lekukoa nire eskuetatik belaunaldi gazteagoetara igarotzeak hunkitu egiten nau"
Orain bai, badator Korrika!! Apirilaren 1ean 16:30etan ikastolan gorputza berotzen eta girotzen hasiko gara eta 19:00tan ikastolako kilometroan, Gaztelako atea eta Arizbarra kaleko gurutzebidean, korrika egingo dugu! Anima zaitezte!
Nire egitekoak asko dira eta aldi berean ezer konkreturik ez. Ikastolaren ardura nagusia daramat. Beraz, esan dezakegu guztia ondo doala bermatzea eta Ikastolak behar duen norabidean ari garela lanean ziurtatzea dela nire egiteko nagusia.
Azkenengo hilabeteetan ikastolako Sanz Leanizbarrutia familiak hartu du parte Ariznabarra auzoko eragile desberdinen arteko elkarlanean sortu den horma-irudiaren sorkuntzan. 
Badator aurtengo KORRIKA, apirilaren 1ean Gasteizen! Baina hori baino lehen, peto salmenta Ikastolan eta Zabalgana auzoko Korrika festa.
Orain dela aste batzuk Arantza Sanchez Armentia Ikastolako irakaslea elkarrizketatu genuen. Hilabeteko eszedentzia eskatu eta  Kenyan ibili zen bolondres lanetan, Kiawaihiga ECD eskolan, hezkuntzarekin lotutako hainbat proiektutan bere aletxoa jartzen.
Ekintza desberdinak egin genituen gure ikasleekin batera, eta horien artean Feminismoaren sinbolo diren emakume batzuen esaldi xelebreak idatzi eta hausnartu genituen. 
Udaberrira hurbiltzen ari gara eta beti bezala, horren bezperetan ERRIGORA Eskutik Eskura kanpainarekin gatoz, Nafar Hegoaldeko olioa, kontserbak, pasta eta lekaleak Euskal Herria osoan zehar zabaltzera.
0-2 urte bitartean kezkatzen duen gaietako bat erasoak dira. Eraso horien artean, atzaparkadak, bultzadak edo koxkak izaten dira nagusi. Umeek horrelako jokabideak izatearen arrazoiak azaltzea garrantzitsutzat ikusten dugu.
Arte Hezkuntza proiektua sormenerako eta adierazpenerako espazio bezala ulertzen dugu Armentia Ikastolan, diziplina artistiko ezberdinei lekua egiten diegularik bertan.
Inauterietako festak ospatzeko bildu ginen ikastolako patioan aurreko otsailaren 25ean.
GASTEIZEN APIRILAREN 1EAN SARTUKO DA ETA ARRATSALDEKO 7ETAN ARMENTIA IKASTOLAK LEKUKOA HARTUKO DU, OZIOKO GAZTELUAREN KALEKO 16. ZENBAKIAN.
Peio, Ainhoa, Unai eta Libe Bigarren batxilergoko ikasleak dira. Ikasturte honetan, ikastetxe askotan ohikoa ez den ikasgai bat lantzeko aukera izan dute, Arte Hezkuntza, hain zuzen ere.
2021eko ikastolen jaiek, era bateratuan jorratu nahi zuten jarduera programa sortu zuten.
Lehen aldia da Armentia Ikastolak hitzaldi ziklo hau antolatzen duena, eta ikastetxeko arduradunek oso balorazio positiboa egin dute.
Arantza Sanchez Armentia Ikastolako irakasleak hilabeteko eszedentzia eskatu eta  Kenyan ari da bolondres lanetan Kiawaihiga ECD eskolan, hezkuntzarekin lotutako hainbat proiektutan bere aletxoa jartzen.
Titularreko esaldia Aideko Lopez de Arbinarena da. Armentia Ikastolako irakaslea da -BHko koordinatzailea, hain zuzen ere-, eta baita Ikastolako gurasoa ere. 
Beste urtebetez, eztarriak behar bezala zainduta, LH-ko ikasleak gogotsu aritu ziren kantuan Agate Deunaren bezperan.
“Familien eta ikasleen beharretara egokitzeko ahalegin etengabea egin du beti Armentia Ikastolak ”
Etapa sentsoriomotorra jaiotzatik bi urte ingurura arte hedatzen da, eta hazkunde kognitibo azkarrean oinarritzen da.
Gaur GURASOEN EUSKARA TALDEA aurkeztu nahi dizuegu.
Ohikoan, neguko oporren ondoren, gure ikasle txikienek berregokitu behar izaten dute Ikastolako martxara. Oporretan etxekoekin egotera ohitzen dira berriro eta kosta egiten da Ikastolarako itzulera.
Ikastolak hitzaldi hauen bidez familien bidelagun izan nahi du zuen seme-alaben heziketa-prozesuan, eta ekarpen bat egin nahi dio komunitateari eta Gasteizi. 
Gure komunitateko familiei zein edozein gasteiztarri zuzendutako hitzaldi-zikloa antolatu du Armentia Ikastolak.
Bigarren urtez, eta pandemiaren eraginez, ate irekien ezohiko eguna ospatu zen joan den larunbatean Armentia Ikastolan.
1h 30 minutuko saioa izango da, eta proiektuaren gakoak azaltzeaz gain nahiko genukeen patioaren inguruko lanketa egingo da, modu ludiko eta irudimentsuan.
Lerro hauek ate irekien jardunaldira etorriko diren gurasoei emango zaien txostenetik hartutako daude, eta bertan jasota dago Armentia Ikastolaren filosofia eta lan egiteko moldea.
Garai zailak, arraroak eta zentzu askotan sinestezinak bizitzea egokitzen ari zaigu. Nork esan behar zigun, kasurako, seigarren olatu hau surfeatzen aritu beharko ginela urte bukaera honetan.
Urtarrilean hasiko den matrikulazio kanpainari begira ate irekien jardunaldia egingo da datorren urtarrilaren 15ean Armentia Ikastolan.
Ikastola bakoitzak elkartasun kutxa honetarako bere ekarpena egiten du, eta ondoren arazo ekonomikoak dituzten ikastolen artean banatzen da dirua.
Durangoko Azokari begira  ipuin liburu berri bat  plazaratu  zuen Xabier Olaso Armentia ikastolako irakasleak, “Esna  Irauteko ipuinak” izenekoa. 
Urtero bezala, aurten ere Araba Euskaraz materialaren denda jarriko dugu ikastolan. Datorren astean, asteartetik ostegunera (14, 15, 16) Areto Nagusian topatuko gaituzu 16:30etatik 17:30etara. 
Lehen Hezkuntzako ikasleak ez dira Euskararen egunean aspertuko, ez horixe. 
Abenduaren 3a ez da beste egun bat gehiago Armentia Ikastolan.
Ondo dakizuenez, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dugu ikastolan eta, gure seme-alabek egun osoan zehar egingo duten jaia borobiltzeko, arratsaldean ikastolako patioan Dantza Plazan ekitaldiaz eta txoripan dastaketaz gozatu ahal izango dugu.
Gure bigarren mailako ikasleak Olarizuko parkera joan ziren pasa den ostiralean. Bigarren gaian landutako hainbat aspektu tokian bertan bizitzeko aukera izan zuten.
Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak.
Gure ikastolari azaroaren 27an, goizez, dagokio Ariznabarra auzoan egiten ari diren horma-irudi komunitarioaren margoketan parte hartzea, Hogar San José eta beste hainbat bizilagunekin batera.
Bi saio izan dituzte seigarren mailako ikasleek, online jolasen eta Tik Tok sare sozialaren inguruan hausnarketa egiteko.
Irati Salazar eta Ander Gonzalez de Mataucok harrera txokoa atondu dute eserleku batzuen bidez.
Zuetariko askok ezagutuko duzue Maite Santos. Idazkaritzan lan egiten du eta telefonoa hartu, galderak erantzun, ikastolaren eguneroko zalantza eta korapilo askoren martxa kudeatzen du.
Pasa den larunbatean, irakasle, guraso eta Armentiako komunitateko 80 kidek baino gehiagok hartu genuen parte auzolanean. 
Joseba Etxeberriak 19 urte daramatza Armentia ikastolako mantenu lanak egiten. Beste askorena bezala, bere lana isila den arren, ikastolaren egunerokoa behar bezala aurrera ateratzeko ezinbestekoa da.
Pasa den asteartean aurkeztu zen 2022ko Araba Euskaraz. Aurtengoa, jakingo duzuenez, Olarizuko zelaietan ospatuko da, Argantzungo ikastolaren alde.
2022-2023 ikasturteari begira neba-arrebak aurrematrikulatzeko aukera irekiko dugu azaroaren 26ra arte.
Ekaitz Lopez de Uralde Armentia ikastolako IKT mantenu-teknikaria da. Beste langile isil asko bezala, ikastolako gailu teknologikoak prest izatea du zeregina gure komunitatean.
Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak, hilabete honetan Gulliver bidaiaria gaitzat zeukatela-eta, Azpeitiako tren museora joan ziren pasa den astean.
“Hanka, moko eta buztan. Animaliekin dantzan” liburua ondu du Armentia Ikastolako Xabier Olaso irakasleak. Ikaselkar hezkuntza argitaletxearen Kimu bildumaren baitan argitaratu du
Pandemiak errotik aldatu du Armentia ikastolaren egunerokoa hainbat eta hainbat esparrutan. Egoera berezira ahalik eta azkarren moldatzen saiatu da ikastola, eta horrek ahalegin berezia eskatu du zenbait arlotan.
Armentia ikastola Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektuaren parte da, Udaleko hezkuntza-jardueretan parte hartzen baitu, eta bat dator hiriak hezkuntza-ekintzaren bidez gizarte-kohesioan eta ekitatean aurrera egiteko duen konpromisoarekin.
Ikasgeletako hainbat bileratan azaldu dugunez, aurtengo Araba Euskaraz Gasteizen, Olarizun izango da.
Armentia ikastolak Udaleko hezkuntza-jardueretan parte hartzen du eta "Gasteiz Hiri-hezitzailea" proiektuaren parte da, eta bat dator hiriak hezkuntza-ekintzaren bidez jendarte-kohesioan eta ekitatean aurrera egiteko duen konpromisoarekin.
Urtero moduan Armentia ikastolak egutegiak diseinatu ditu eta eskuragarri daude dagoeneko. Erosi ahal izateko irakasleari eskatu besterik ez duzue egin behar eta kostua kontu korrontetik pasatuko dizuete; joan den urtean bezala, lau euro balio ditu.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak helarazitako protokoloa iazkoaren oso antzekoa da. Bi berritasun izango dira, dena dela:
Irailarekin ikasturte berria ere bertan daukagu.
Konturatzerako heldu gara ikasturte amaierara. Behin baino gehiagotan esan eta entzun dugu aurtengoa berezia izan dela, eta bai, horrela izan da.
Teatro Paraiso konpainiak Beñat Etxepare sarien XXIII. edizioa antolatu du, ikusleak, ikastetxeak, irudi grafikoa eta antzerki kritikarik onena aitortzeko. Ikusleen eta ikastetxearen saria Armentiara iritsi dira.
Aste honetan egin dugu ikastolan Kros-BTT birtualean parte hartu duzuenen artean sarien zozketa. Parte-hartzaile bakoitzak bidali dituen argazkiengatik zenbaki bat jaso duzue.
Patinekin ikusi ditugu azken asteotan LH 5 eta LH6 mailakoak ikastolan.
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) egin dute egonotan Armentia Ikastolako ikasleek ere.
Ekainaren 7ra arteko epea dago 2021eko urtekariko klaseko argazkiak eskatzeko. Ikastolako familiek dagoeneko jaso duzue emailez prozeduraren berri.
Armentia Ikastolakoak dira Araba Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa Nagusian ordezkatuko duten bi bertsolari gazteak. Maddi Agirre eta Eukene De los Aires izan baitira Arabako finalean txapeldun eta txapeldunorde, hurrenez hurren.
HH 3 urtekoak musika tresnekin eta garai bateko musikariekin gora eta behera ibili dira egunotan. Agenda 21ekin bat egin nahian, familiek material birziklagarriekin instrumentuak egin dituzte.
Dakizuenez Ikastolen proiektuak laguntzeko ekimena da 'Tanta'.
Epaimahaiak hartu du bere erabakia eta Batxilergo 1. mailako Libe Balsategi eta Maialen Vicente dira I. edizioko irabazleak.
Ardura hartu berritan Armentiako familiei mezua helarazi nahi dizue Ibai Ruiz de Aretxabaleta Lehendakari berriak.
Ikastolako txikiekin naturarekiko lotura lantzen dugu. Armentia Ikastola, Gasteizko hirigunean kokatuta badago ere, haurrek naturarekin harremanetan egotearen garrantzia azpimarratu nahi da.
Armentiako hainbat ikaslek uztartu egiten dituzte ikastola eta musika-ikasketa profesionalak. Biak aldi berean egiteari buruz aritu dira Maddi Agirre, Zuriñe Yuanmei Dominguez, Maialen Lagos, Ainhize Ortega, Zuriñe Ortega, Asier Perez, Maider Seara, Maial
Kontseilu Errektoreak apirilaren 15ean egin zuen bileran Ibai Ruiz de Aretxabaleta aukeratu zuen lehendakari. Lehenengo aldia da langile bat lehendakari hautatzen dena.
Euskal Herriko ikastolen proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko ekimena da Tanta. Armentiako kideak animatu nahi zaituztegu ekimena zabaltzera.
Elikagai osasungarriak jateak dituen onurak barneratzea izan da aste honetako helburua 3 urteko geletan.
Martxoan zehar lanbidek landu dituzte Haur Hezkuntzan (3-6).
Bertsoaren mundua ezagutzen dute ikasleek Armentia Ikastolako Bertxilika bertso-eskolan.
Armentia Ikastolako Batxilergoko ATE IREKIAK: Apirilaren 15ean, 17:00etan
Armentia Ikastolak konposta egiten du sortzen dituen hondakin organikoekin. Unai Lopez de Armentia da arduraduna, eta uste du haurrek konposta egitea “aukera ona” dela ikasteko: “Materiaren zikloa modu praktiko batean ikasteko balio du.
Aste honetan bete da urtebete COVID-19ak egunerokoa irauli zuenetik. Osasun-larrialdiak ohiturak aldatzea eta neurri berrietara egokitzea ekarri zuen: konfinamendua, ikastetxeen itxiera, biltzeko pertsona-kopuru mugatua…
Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan hainbat ekimen egin ditugu ikastolan.
10.000km baietz! du izena proposatzen den bigarren ekitaldiak eta martxoaren 14an izango da.
Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen Batzar Nagusia amaitu berritan aurkeztu dute BIHAR, Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien ENDEKALOGOA.
Armentia Ikastolako The Futurists Güanàbanas taldeak bigarren saria lortu du STARTInnova negozio-ideien lehiaketako hamasei eta hamazazpi urteko kategorian.
Azken bi asteotan 6.mailakoek Bizi-Eskolarekin modu teorikoan eta praktikoan egindako lanketari esker, bizikletan ibiltzeko beharrezko hainbat informazio barneratu dituzte.
Gauza berriak eta ikasi eta bide batez ondo pasa? Hori da bigarren mailan matematika manipulatiboaren bitartez egiten ari direna.
Joan den ostiralean, ikastolako komunitate osoak inauteriak ospatu genituen.
Urtero egiten ditugu gela bakoitzeko taldekako argazkiak.
Arantza Sanchez haur hezkuntzako irakaslea da eta denbora darama Ikastolan lanean. Irakasleen elkartasun taldeko kide da, eta aurten Argantzon ikastolarako 1.054 euro jaso dituzte.
Gure seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartzeko bideetako bat da Armentxo guraso elkartea. Zure aletxoa jarri nahi baduzu, idatzi armentxo@armentiaikastola.eus helbidera.
Urtarrilaren 18tik 29ra HH, LH eta DBHko aurrematrikulazio-epea izan da. Oso harrera ona izan du egiten dugun eskaintzak eta datorren ikasturterako eskainitako plazak bete dira dagoeneko.
Esperientzia bat hori bera bizi berri duen pertsona batengandik ezagutzeak laguntzen du egunerokoan erabakiak hartzeko orduan.
Armentia Ikastolan hezitakoak dira Maialen Varela, Iñigo Errasti, Ander Gonzalez de Matauco, Didier Espina, Oihane Canales eta Ekaitz Lopez de Uralde. Gaur egun, berriz, bertako langileak dira.
Bere egunean esan genizuen iazko Tanta zozketak banatutako saria gure Ikastolako familia batek jaso zuela.
Eguraldiaren iragarpenagatik urtarrilaren 9rako aurreikusita zegoen, baina astebete atzeratu genuen. Bihar hartuko ditugu, hortaz, Armentia Ikastola bisitatu eta gure proiektua ezagutzeko interesa erakutsi duten pertsona
Armentia Ikastolak, urtarrilaren 9an, larunbata, egingo du bere proiektuaren aurkezpena eta Ikastolako bisita.
Egunero 400-450 ikasle inguruk bazkaltzen dute Armentia Ikastolako jangelan, 12:00etan urtebeteko umeekin hasi eta Batxilergoko ikasleekin amaituz 15:15ean.
Orain dela urte bete etorri ziren Marokotik Gasteiza Fatima Zahra Bougdali eta bere familia. Askok ezagutuko duzue familia hau edo bai behintzat bere alabetako baten bat; Sara, Zaynab eta Alae Moutaouakil dira hauek eta Armentia Ikastolako ikasleak dira.
Ane Muñoa irakaslearekin Armentia Ikastolan Arte Hezkuntzak izan duen ibilbideaz, antolaketaz eta ikasleengan duen eraginaz hausnartzen aritu gara.
Ohi denez, atzo, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatu genuen ikastolan. Aurreko astean esan bezala osasun egoerari moldatuta. Ikasleetako batzuk etxean pasa behar izan dituzte azken egunak. Argitxok bideo bat grabatu du haientzat, animoak eta besarkada bat
Jose Luis Landarekin aritu gara hizketan, berak egiten dituen lanei buruz. Armentia Ikastolako ikasle diren Irati eta Markelen aitona da artista hau. Eta agian beste modu batetara ere ezagutuko duzue,iIkastolako sarreran dauden figurak berak eginak baitir
Maddi Agirrek, Harri Diaz de Herediak eta Maren Llanosek 2020ko Urruzunotarrak Gehituz literatur lehiaketan parte hartu eta sari bana irabazi dute.
Noemi Gamiz, Armentia Ikastolako guraso izateaz gain irakasle ere bada. Bi ikuspegi barneratuta egiten du, hortaz, bere ekarpena ikastolan.
Gaur, azaroak 20, hasi da Euskaraldia eta abenduaren 4ra arte luzatuko da Euskal Herri mailan egingo den ariketa soziolinguistiko hau.
Virginia Ugarte Kontseilu Errektoreko kidea da orain dela urtebete. Ikastolarekin lotura estutzeko aukera eman dio bertan parte hartzeak. Gurasoen ikuspuntua beharrezkoa dela uste du, Ikastolan gauzak hobe bideratzeko.
Joan den astean abiatutako bideari jarraituz, aste honetan Kontseilu Errektorea osatzen duen beste guraso bat ezagutuko dugu. Marta Correak bigarren ikasturtea du bertan, baina ez da lehen aldia Ikastolako parte-hartzerako egituretan aritzen dena.
Encarni Garciak Armentia Ikastolako Kontseilu Errektorean parte hartzen du. Lau urte baino gehiago daramatza bertan batzordekide, baina askoz gehiago dira Ikastolako jardueretan aktiboki parte hartzen daramatzan urteak.
Ikastolan parte hartzeko bide desberdinak dituzte gurasoek. Besteak beste, Kontseilu Errektorean partaide dira.
CodeSyntaxek asmatutako Egunen Behin jokoak arrakasta berezia lortu du azken sasoian.
Bigarren hezkuntzako ikasleak poesiara hurbiltzen ari dira hiruhileko honetan.
Iazko ikasturtean hasitako bideari jarraituz, Armentia Ikastolak Arte Hezkuntzaren barruan Antzerkigintza eta Ikus-entzunezkoei bultzada eman nahian bideraturiko egitasmoa da hau.
Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan leloa izango du aurten egingo den Euskaraldiaren bigarren edizioak.
Aste honetan osatu da ikastola barruko COVID-Taldea. Ikastolaren komunitatea osatzen duten egitura desberdinak ordezkatuta daude bertan eta berau osatzen duten perfil desberdinetako pertsonei esker ezagutza handia metatuko da bertan. 
Duela 2 aste hasi zen ikasturtea ikasle gehienentzat eta helduenak aste honetan ekin diote Ikastolara etortzeari. Iaz ez-ohiko ikasturte bukaera izan genuen eta aurtengo hasiera ere horrelakoa izan da. Gure eguneroko jardunean elementu berriak txertatuta
Haur Hezkuntzako irakasleek egindako bideo zoragarria!! Aupa zuek!!
Matrikulatu zaitez Armentia ikastolan
Etxealditik Euskaraldira dinamika
Armentia ikastolako koralistak egun hauetan egiten ari diren bideoak ikusgai!! Disfrutatu!!
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Mila esker etorri zineten guztioi. Zuek egiten duzue ikastola!
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
‘Zinez’ zikloaren barruan izango da proiekzioa, Florida zinemetan.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
'Errementari', 'Dardara' eta 'Soinujolearen semea' filmak izango dira udazkeneko saioetan.
Eskola-orduen barruan zein kanpoan, garbi mantentzeko familien laguntza ere eskatu nahi dugu gaurkoan.
Legean ikastolentzako lau eztabaida nagusi daudela diote: euskara, gobernantza-eredua, Euskal Herria osotasunean ahalbideratzeko politikak eta segregazioa eta doakotasuna.
Hitzordu pila ditugu aurretik euskararen alde lau haizeetara aldarrikatzeko. Egizu zure eskaera azaroaren 7a baino lehen.
Saioak ostiraletan izango dira, 14:45-16:15 tartean eta gazteleraz.
Urriaren 2tik aurrera, gure txokoak berriz ere beteko dira eguerdian eta arratsaldean, eskolatik kanpoko orduetan.
Astean behin bilduko dira euskaraz aritu nahi duten ikastolako gurasoak.
Euskal edukiak bermatu eta denentzat eskuragarri jarriko dituen doako plataforma digital berria da.
Dagoeneko ArmentiBerriko difusio-kanalera batu zaitezkete.
Ikasturte berria, buletin berria! Harpidetu zaitez eta ez galdu gure komunitatean gertatzen direnak!
‘Aldatu Gidoia’ herri ekimena aurkeztu dute 30 eragile baino gehiagok. Kultura eta ikus-entzunezkoen politiketan euskara erdigunera eramateko aldarrikatu dute. Ikastolen Elkarteak ere bat egin du ekimenarekin.
Euskara hezkuntzaren erdigunean jartzeko abiatu dute ekimena, eta ikastolatik parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
EHUko irakaslea da Iñaki Iurrebaso Biteri, eta hitzaldia eman zuen apirilean ‘Hezkuntza eta hizkuntza’ jardunaldiaren barruan.
Euskalgintzaren Kontseiluak sinadura-bilketa abiatuko du datorren asteartean. Armentia Ikastolak ekimenarekin bat egiten du.
Zorionak irabazleari, eta mila esker ekarpena egin duzuen guztiei.
HH, LH y DBH+BATXI uzten dizkizuegu eskura.
Abenduan egin genuen bezala, ikasturtea amaitu baino lehen jasoko dugu sarreran dagoen arropa guztia.
Euskarazko musika zerrenda pare bat partekatu nahi dugu zuekin, Alkarbideren eskutik, haur, gazte zein helduei zuzenduta.
Aste honetan ez dira ohiko hitzordurik izango; eskupilotakoak eta bolei hondartzakoak besterik ez.
Datorren asteazkenean izango da hitzordua, entrenamenduko ohiko ordutegian.
Aste honetan ez dira ohiko hitzordurik izango, eskupilotan izan ezik. Larunbatero bezala, Mendizorrotzan jokatuko dute partida gure taldeek.
Modu presentzialean parte hartzeko egun bakarra izango da; online bidez, ordea, egun bakarrean hiru ordu aukeran.
Hezkuntza Lege Proiektuaren balorazio bateratu bat egin dute EAEko ikastolek, eta hemendik aurrerako pausoak eta estrategia definitu dituzte.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Ikasturte amaierara iristen ari garela, dagoeneko prest ditugu datorren urterako Eskolaz Kanpoko Ekintzak.
Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin du EAEko Ikastola guztiekin, egungo hezkuntza-testuinguruan eta aurrematrikulazio prozesuan eman diren mugimenduak aztertu eta prozesua amaitzear dagoen honetan erabaki irmo bat hartze aldera.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Maiatzaren 16an eskainiko dute hitzaldia, euskararen erabilera sustatzeko familientzat sortutako giden harira. Zaintza zerbitzua eskainiko dugu, behar izatekotan.
Gurasoen Gidan aholkularitza profesionalean izan den Ebete proiektuko Iñaki Eizmendi elkarrizketatu du Euskaraba atariak.
Euskal ekoizpeneko marrazki bizidunen 1.000 minutu baino gehiago daude eskuragarri Gookapi.eus-en, 10 urtetik beherako haurrei zuzendutako euskarazko lehen plataforma interaktiboan.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Guraso Euskara Taldeak antolatutako martxoko azken aurreko sesioa izango da 24koa.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Guraso Euskara Taldeak antolatuta, ekimenaren bigarren sesioa izango da martxoaren 17an.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Euskharan Kultur Elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu larunbatetarako.
GEU elkarteak eta ikastolako Guraso Euskara Taldeak antolatu dute 'Familian jolasean' lantegia. Familia euskaldunei zuzenduta dago.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Datorren hilabeteko ostiral arratsaldetan zehar, adin guztiei zuzendutako filma bat eskainiko dugu aretoan, euskaraz
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
GEU elkarteko Igandeak Jai egitasmoaren barruan antolatu dugu familientzako magia ikuskizuna eta tailerra. Otsailaren 26an izango da.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
GEU elkarteak ikastolako Guraso Euskara Taldearekin batera antolatu dute ekintza. Euskara gutxi edo ezer ez erabiltzen duten familiei zuzenduta dago.
Guraso Euskara Taldeak eta GEUk antolatutako eta gaurko, urtarrilaren 27rako, aurreikusita zegoen lantegia atzeratu behar izan da.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Ikastolako familiek euskararekiko duten harremana hurbildu eta sendotzen jarraitze aldera, hiru saio antolatu dituzte: bi urtarrilean eta bat martxoan.
Gabonen atarian, ikastolako Hezkidetza Taldeak hurrengo egun berezi hauetan gogoetarako gonbitea egiten digu kartel baten bidez.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Urtero bezala, gabonetako oporrak aprobetxatuz, arropa galdua batu eta GKE bati emango diogu.
Datorren ostegunean, abenduaren 1ean, kirol berri ezagutuko dute gure txikitxoek.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Gu ere, familiak, Euskaraldiaren parte gara! Abenduaren 1ean eta 2an familientzako jarduerak egongo dira eskolak amaitzean. Etor zaitez!
Aurreko asteartean Ikastolen Elkarteko ordezkarien bisita jaso genuen ikastolan, Hezkuntza Lege berriaren inguruko irakurketa egiteko.
Hauexek izango dira asteburu honetako ekintzen ordutegiak.
Hauexek izango dira asteburu honetako partiduen ordutegiak.
Parte hartzeko, ohi bezala, galdetegia betetzearekin nahikoa izango da.
Aurten bai, EUSKARAREN EGUNA ospatzeko jaialdia izango dugu, eta prestaketan zure laguntza behar dugu! Guztion laguntza txikiarekin, festa handi bat lortuko dugu. Eman izena hurrengo asteazkena baino lehen!
Hezkuntza Lege berriaren aurreproiektuak zalantza asko sortu ditu hezkuntza komunitatean, eta bereziki ikastolen artean. Horren inguruan aritzeko eskualdeko bilerak egingo ditu Ikastolen Elkarteak.
Eskupilota talde berria sortu da LHn. Bestalde, ohi dugun moduan, euskal kulturaren aldeko ekintzak antolatzen eta sustatzen jarraitzen dugu: Euskal Dantzak, trikitixa eta bertsolaritza.
Ikasturte honetako lehenengo bilera antolatu dugu Armentxo guraso elkarteko kideok.
'Guraso Eskola' familiei zuzendutako prestakuntza, orientazio eta laguntza guneak sustatzeko ekimena da. Aurten, Armentxo Guraso Elkartearen ekimenez, 'Haurren Guraso Eskolan' edo 'Nerabeen Guraso Eskolan' parte hartzeko aukera dago.
Besteak beste, 2022-2023 ikasturterako kuotak onartuko ditugu eta ikastolaren inguruko egoera orokorraren eta Hezkuntza Legearen berri emango dizuegu
Ekaina iritsita, eskolaz kanpoko ekintzen 2022-2023ko kanpainari itxaropentsu eta alai ekingo diogu. 
Hilabete bat baino gutxiago falta da Araba Euskaraz jai handirako!! Ekainaren 17an izango da, Olarizun.
Azkenengo bi ikasturteak eta gero, aurten gogoz hasi ginen lanean Armentxoko juntan parte hartzen dugunok.
Behin ikasturteko azken hiru hilabetea hasita eta udaberriko oporrak hasi baino lehenago, udako eskaintzaren inguruko informazioa aurreratu nahi dizuegu zuen udako planak pixka bat errazteko asmoz.
Azken asteetan positiboen kasuek izandako beherakada ikusita ez dugu egoeraren berri emango egoera horrela mantentzen den bitartean.
Inauterietako oporren ondoren 5 ikasle ditugu konfinatuta. 5ak positibo eman dute. Irakasleen artean 2 dira etxean ditugunak. Hauek ere 2ak positibo emanda.
Aste honetan ere datuak oso onak dira ikastola osoan 4 ikasle positibo baino ez ditugulako.
Batzarra 2022ko otsailaren 24an, 17:30etan lehen deialdian eta 18:00etan bigarrenean, egingo da gure erakundeak Gasteizko Gaztela Atariaren 101.ean duen egoitzako Areto Nagusian.
Aste honetan ditugun datuak oso, oso onak dira: guztira 9 ikasle ditugu etxean, 6 positibo izanda eta 3 konfinatuta. Langileen artean positibo 1 baino ez dago.
Aste honetan hobekuntza txiki bat nabaritu da: etxean ditugu 31 ikasle eta langile 1 positibo eta beste 17 ikasle konfinatuta.
Pasa den astean bezala jarraitzen dugu gutxi gorabehera. 52 ikaslek positibo eman dute eta etxean beste 22 daude konfinatuta. Langileen artean 3 positibo ditugu.
Momentu honetan ikastolan gela guztiak irekita ditugu, 56 ikasle positibo izan arren. Hauez gain, etxean beste 22 ikasle ditugu konfinaturik. Langilegoen artean ere 2 positibo daude.
Datorren asteartea hilak 25 arratsaldeko 17:30etan KUKU! Familia eskolako bigarren saioa egitera goaz.
Momentu honetan 144 ikasle eta 8 irakaske ditugu etxean. Ikastolako 3 gela daude itxita.
Joera gorunzkoa da, pasa den ostiraletik asko igo dira positiboak  eta, aste honetan,  5 gela ditugu guztiz itxita.
Goranzko joerak jarraitzen du, eta aste honetan  120 konfinatu eta 12 positibo daude Ikastolan.
Aste honetan egoerak okerrera egin du eta gaur egun baditugu 7 kasu positibo (LHn eta DBHn) eta 31 ikasle konfinaturik. 
Aste honetan ez da ez positiborik egon nahiz eta ikasle bat konfinatuta dagoen.
Aste honetan ez da ez positiborik ez konfinaturik izan ikastolan.
Gero eta gehiago zarete Armentiberrin zuen albistea publikatzeko gurekin harremanetan jartzen zaretenak.
Urtero bezala, dagoeneko martxan dago aurtengo gabonetako Errigorako kanpaina.
Armentiberri jasotzen ez duen ikastolako gurasoren bat ezagutzen duzu? Emaiozu buletinaren berri eta gonbidatu web orriaren bidez izena eman dezan, Armentiaren berri zuzenean izan dezan.
Aste honetan egoera berdin mantentzen da: ikastola osoan positibo eta konfinatu bana. Datorren astean bi kasu hauek ere bueltan izatea espero dugu.
Aste honetan positibo eta konfinatu kasu bana izan ditugu ikastolan.
Aste honetan ez da Covid19 kasurik izan ikastolan eta azken bi astetan konfinatuta egondako ikaslea, ikasgeletara itzuli da.
Aste honetan ikastolan konfinatu bat izanez jarraitzen dugu, bere hurbileko batek positibo eman ostean.
Aste honetan ikasle bat konfinatua izan dugu, bere hurbileko batek positibo eman ostean.
Aurreko asteetan bezala gure egoera oso ona da, ikastola osoan 2 ikasle konfinaturik baino ez ditugulako.
Aste honetan ere berri onak ditugu oso datu onak ditugulako. Pasa den asteko konfinatu 2 positibo bihurtu dira, baina ez dute eraginik izan ikastolan.
Ekainean ere oso ondo sartu gara. Aurreko asteetako egoera lasaia mantentzen da: ikastola osoan ikasle 2 eta langile 1 konfinaturik ditugu, besterik ez.
Berdin jarraitzen dugu. Ikastola osoan 4 ikasle eta langile 1 konfinaturik ditugu eta positiborik ez. Ea horrela mantentzen den ikasturtea bukatu arte. Denon artean lortuko dugu... Animo!
Orokorrean gauzak berdin mantentzen dira.
Aste honetan ere berri onak ditugu. Langileen artean ez dago intzidentziarik eta ikasleen artean, oso gutxi: HHn jarraitzen dugu positibo 1ekin eta DBHn beste ikasle 1 dugu etxean konfinaturik. Beraz ezin gara Kexatu. Segi horrela!
Oso, oso pozik gaude ikastola osoan konfinaturik ez dugulako, ez langile ez ikasleen artean. Positibo bat dugu ikasleen artean, baina ez du eraginik izan. Ea berdin mantentzen garen ikasturtea bukatu arte!
Gure datuak oso onak dira. Gaur egun ikastola osoan ez dugu positiborik, ez ikasleen ezta langileen artean ere.
Oporretatik bueltan ikastolaren egoerak berdin-berdin jarraitzen du. Momentu honetan ikasleen artean positibo 1 dugu eta 9 ikasle konfinaturik.
Gure egoerak pittin bat okerrera egin du baina oraingoz dena kontrolpean dago.
Kutsatzeari dagokionez, Ikastolan egoera berdin berdin mantentzen da. Ikastola osoan 2 ikasle baino ez ditugu konfinatuta eta hori oso berri ona da. Beti esaten dugun bezala ea horrela jarraitzen dugun.
Azken asteko joera mantenduz, gure egoera oso ona da: jarraitzen dugu positiborik gabe eta 4 ikasle ditugu konfinaturik, 3 LHn eta 1 DBHn. Ea horrela jarraitzen dugun.... Eutsi gogor!
Ikastolako egoera izugarri ona da, garenon artean, ikasle eta langileak barne, 2 ikasle konfinaturik baino ez baitugulako. Horrela jarraitu behar dugu...animo beti!
Ikastolan egoerak lasaia izaten jarraitzen du. Ikastola osoan 2 ikasle positibo baino ez ditugu eta 21 ikasle ditugu etxean konfinatuta.
Nola bukatu genuen pasa den astea ikusita (2 positibo berrien berriarekin), aste hau uste genuen baino askoz lasaiagoa izan da eta hainbeste izanda, ondo gaudela esatera ausartzen gara.
Oraingoz gure egoera nahiko lasaia da hainbeste garela kontutan hartuta.
Gasteizko egoera ikusita gezurra badirudi ere, gure gaur egungo egoera oso ona da. Pasa den astean bezala, langile positibo bat eta beste bat konfinatuta dago. Ikasleen artean, positibo bat dugu eta 5 ikasle konfinatuta. Ea horrela jarraitzen dugun!
Pasa den asteko egoera lasaia mantentzen da: ikasleen artean ez dugu positiborik eta 2 ditugu etxean konfinatuta. Langileen artean badugu positibo 1 eta konfinaturik dagoen beste 1. Ea horrela jarraitzen dugun!
Ikastolan une honetan dugun egoera  oso ona da. Gaur egun ez dugu positiborik eta ikastola osoan 3 ikasle eta langile 1 baino ez ditugu konfinatuta. Ea horrela jarraitzen dugun!
Aste honetan dena oso lasaia egon da LHn izan ezik. HHn ez dugu positiborik izan eta ikasle 2 konfinatuta daude; BHn positibo bakar 1 eta konfinatutakorik ez. LHn aldiz, 7 positibo ditugu eta horien ondorioz, 52 ikasle konfinatuta daude.
Aste honetan nahiko lasai ibili gara. Langileen artean 2 positibo daude eta 2 konfinatuta daude. Ikasleen artean ere 2 positibo daude, 1 LHn eta bestea Batxin.
Aste honetan 2 gela izan ditugu konfinatuta HHn. Asteazkenean bueltatuko dira ikastolara guztiek negatibo eman dutelako egindako frogan.
Pasa den asteko egoerari buelta eman diogu eta berriro oso aste lasaia izan dugu
Aste honetan egoerak okerrera egin du. HHn ez dugu positiborik, LHn 2, DBHn 5 eta Batxin 3.
Aste honetan Ikastolan ez da positiborik izan, ez langileen artean ezta ikasleen artean ere.
Aste honetan 2 irakasle ditugu etxean COVID-19a antzemateko frogan emaitza positiboa emanda.
Aste honetan ikastolako 3 ikaslek positibo eman dute COVID-19a antzemateko frogetan. Horietatik bi LHkoak dira eta bestea, HHko 2. ziklokoa.
Momentuz, Ikastolako egoerak lasaia izaten jarraitzen du. Guztira 1.300 pertsona gara eta barruko kutsadurarik gabe jarraitzen dugu.
Aste honetan 2 positibo berri izan ditugu ikastolan, bat urte betekoen gelan eta beste bat DBHko 1. mailan.
Ikastolaren egoera berdin mantentzen da.
Joan den astean esan bezala, astez aste emango dizuegu COVID-19ari lotuta ikastolan dugun egoeraren berri.
Asteroko buletinean COVID-19ari lotutako informazio zuzena eta eguneratua jasoko emango dizuegu.
Datorren ikasturterako (2020-2021) Eskolaz Kanpoko Ekintzen eskaintza aurkezten dizuegu.
Ikasle ohiak beti Armentiarekin
Ikasturte honetan lanean arituko diren lantaldeen azalpena eta izena emateko galdetegia bidaltzen dizuegu. Eman izena eta parte hartu hauetako lantalde batean.
Zer dira ikastolak? Nolakoak dira ikastolak? Zerk bereizten gaitu? Honatx azalpen labur bat.