Skip to main content

A25, konplizitate eta ahalduntze feminista

Sentsibilizazioa, tratu onak eta errespetuzko harremanak lantzeko jarduerak egin ditugu.

Irudia
a25

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean, ikastolan sentsibilizazioa, tratu onak eta errespetuzko harremanak lantzeko jarduera desberdinak egin ditugu, aurtengo leloari jarraituz: “Konplizitate sareen aurrean elkartasun eta ahalduntze feminista”. 

 

HHko ikasleek, adinera egokitutako ipuin, abesti, jolas eta eskulanen bidez, tratu onak, elkar zaintza eta sentimenduak identifikatzea landu dute, baita “ezetz” esatearen garrantzia goraipatu ere.

 

LHko geletan proposamen ezberdinak garatu dira: galdera-erantzun gidatuen, rol-jokoen eta egoera errealei buruzko hausnarketen bidez, indarkeria matxista zer den eta zer egin dezakegun erasoen aurrean landu dute ikasleek. 

 

DBH eta BATXIko ikasleek, berriz, genero estereotipoak, genero identitatea, muga pertsonalak, baimena, sare sozialen erabilera arduratsua eta indarkeria matxistaren aurkako protokoloak landu dituzte tailer eta dinamika praktikoetan.

 

Azkenik, mezu argi batekin amaitu dugu: erasoen aurrean ez gara isilik geratuko, eta guztion ardura da tratu onetan, berdintasunean eta errespetuan oinarritutako komunitatea eraikitzea, konplizitate sareak elkartasun eta ahalduntzearekin indartzeko.

 

Sites-a: 

Hezkidetza 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.