Skip to main content

Abenduaren 27an, bete dezagun Bilbao Arena euskararen alde

Ekitaldi ikusgarria izango da arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Irudia
ARANTZAZUKTS

Euskararen alde lan egiten duten bilgune nagusia da Euskalgintzaren Kontseilua, eta bertako kide aktiboa da Euskal Herriko Ikastolak mugimendua,. 

Duela bi aste, Arantzazuko Santutegian dozenaka euskaltzale ezagunek aldarrikatu zuten bezala, abenduaren 27ko ekitaldia euskararen aldeko Pizkunde berri baten abiapuntua izatea nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak. Egun horretan Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko hiru arrazoi garrantzitsu eman ditugu: 

Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egitea da lehenengo arrazoia. Euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak sortzea. Etsipenean jausi beharrean, euskaraz bizi nahi dugula adierazi, elkarrekin arnasa hartu, eta euskarari etorkizuna emateko prest gaudela erakustea.

Euskal jendarte osoari mezu argi bat helaraztea da bigarren arrazoia: egiturazko minorizazioan dagoen euskararen normalizazioa eta biziberritzea guztion ardura da, gizarte berdintasunarekin, justiziarekin eta askatasunarekin lotutako beste auzi asko bezala.

Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatzea da hirugarren arrazoia. Eragile instituzional, politiko, ekonomiko, kultural eta sozial guztiei, bakoitzaren erantzukizun eta erabakimenaren arabera, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaren eta erabilera normalerako baldintzen alde egin dezatela eskatzea.

Gasteizen antolatuko diren autobusen berri hurrengo egunotan emango dizuegu. Bestalde, sarrerak eta ekitaldiari buruzko informazio osagarria pizkundea.eus webgunean dago eskuragarri,

 

 

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.