Skip to main content

Bagatoz inklusiotik ekitatera!

Azaroaren 26an izango dira Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak.

Irudia
JARDUNPEDAGO25

Egungo gizartea etengabeko aldaketan murgilduta dago, eta aniztasuna du ezaugarri nagusi. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da hezkuntza sistemak aniztasun horri erantzutea, gizartearen isla baita, eta oraingo eta etorkizuneko herritarrak prestatzeko ardura baitu.

 

Aurten, jardunaldiak hezkuntza-komunitate osoari irekita egongo dira: irakasle, hezitzaile eta hezkuntzarekin lotura duten gizarte-eragileei. Izan ere, ikastolek gizarteak ezartzen dizkien erronkei modu amankomun eta partekatuan erantzun nahi diete, elkarlana oinarri hartuta. Hartara, familiei irekiak ere badira aurtengo jardunaldiak.

 

Jardunaldi hauetan, hezkuntza inklusiboa izango dugu ardatz, ikasle guztientzako kalitatezko eta ekitatezko hezkuntza bermatzeko bidea. Elkarrekin aztertuko ditugu inklusiora gerturatzen gaituzten praktikak, gaur egungo erronkak eta aurrera begirako hartu beharreko erabaki eta konpromisoak. Bereziki, profesionalen eginkizuna azpimarratuko dugu, helduon begirada heztea eta prestakuntza eguneratua izatea gako bilakatzen baitira.

 

PROGRAMA

 

Inklusioa ez da soilik legeen betetzea, konpromiso etiko eta pedagogikoa ere bada, denok batera eraiki nahi dugun etorkizun bidezkoagoaren aldeko konpromisoa.

 

IZENA EMATEKO INPRIMAKIA

Azken albisteak

Final ederra, piloteatua eta une batzuetan gogorra eskaini dute aurtengo azken partidan.
Bertso afari ederra izan genuen aurreko asteazkenean.
Ongi etorri beroa emango diogu euskararen aldeko lasterketari.