Skip to main content

Euskararen Eguna ikastolan

Hainbat ekintza antolatu ditugu egun horretarako.

Irudia
euseg25

Konturatu gabean iritsi gara urte amaierara, eta harekin batera, abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Urtero bezala, ekintzak antolatu ditugu ikastolan Guraso Euskara Taldearen eta BATXIko ikasleen eskutik.

 

Jai giro ezin hobea proposatu dute egun horretako arratsalderako; tartean, txokolate beroa,  disko emanaldia eta jolasak (kartelean ikusgai). Horrez gain, Guraso Euskara Taldeak familiak egunean bertan antolakuntzan laguntzera animatu nahi ditu. Parte hartu nahi izanez gero, honako helbide honetara idatzi: gurasoakeuskaraz@armentiaikastola.eus 

 

Irudia

 

BATXIko ikasleek, bestalde, honako mezu hau helarazi nahi dute:

 

“Familia agurgarriak:

 

Jakingo duzuen bezala, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da. Urtero bezala, ikastolak arratsaldean jaia antolatuko du. Guk, batxilergoko bigarren mailako ikasleok, ospakizunaren antolaketan ekarpena egiteko erabakia hartu dugu, jai honek garrantzi handia duela uste baitugu. Mezu honetan doakizue jaiaren inguruko informazioa:

 

Jaia 16:30ean hasiko da eta 18:30ak arte iraungo du. Gure ekarpena taloak egin eta saltzearena izango da. Talo hauek 4 euroan salduko ditugu. Bestalde, gogorarazi nahiko genizueke, urtero bezala taloen postuaz gain, txosna ere egongo dela edariak eskatu ahal izateko. Edari hauek kontsumitu ahal izateko bakoitzak bere edalontzia eraman beharko du.

 

Han elkar ikusiko dugulakoan, aldez aurretik eskerrik asko.

 

Batxilergo bigarren mailako ikasleak”.

 

Beraz, anima zaitezte eta etorri Euskararen Eguna gurekin ospatzera!

Azken albisteak

Mundua uler dezaten eta hainbat gaitasun lantzeko eta indartzeko baliagarriak dira.
Ikastola barruan euskaraz bizitzeko beste aukera bat da.
Lan ederra egin dute LHko ikasleek.
Azaroaren 26an izango dira Ikastolen 29. Jardunaldi Pedagogikoak.