Skip to main content

Araba Euskaraz 2026ko aurkezpen jaia egingo dute

Datorren igandean izango da, Amurrion bertan.

Irudia
AEaurkezpenfesta

Araba Euskarazeko jai handia heldu bitartean, hainbat ekimen antolatu dituzte urte osoan zehar egiteko. Tartean, datorren azaroaren 9an, igandea, aurkezpen jaia izango da Amurrion. 12:00etan abiatuko da, GUK eskulturan, eta DJ Titi, Kalaka jokuak eta hamaiketakoa (norberak ekarritakoa) izango dira.

 

Anima zaitezte!

 
EKINTZAK URTE OSOAN

Aipatu bezala, Araba Euskaraz urte osora eramango dute aurten ere, eta Amurriora bezala, Aiaraldera eta Gasteizera ere iritsiko da.

 

Urtean zehar hainbat ekimen eramango dituzte aurrera, azarotik hasita. Datetan aldaketaren bat izan daitekeen arren, eta aipatzen direnez gain besteren bat ere antolatu dezakegun arren, hauek dira gaur egun buruan dituzten ekimenak:

 

  • Azaroak 9: Araba Euskaraz 26 Aurkezpen jaia (Amurrio).

  • Abenduan: Gazte Talent lehiaketaren finala (Gasteiz).

  • Urtarrilak 25: Go!azen kontzertua, (Gasteiz).

  • Otsailean: Araba Euskaraz´26 Euskal Pilota Topaketak, (Amurrio).

  • Martxoan: Araba Euskaraz´26 Jai Alai Masters Series, Jai Alai liga (Gasteiz).

  • Apirilean: Araba Euskara´26 kantaren aurkezpena. (Aiaraldean)

  • Maiatzean: (zehazteke)

  • Ekainak 14: Araba Euskaraz 2026 jaia, (Amurrio)

Araba Euskaraz egunari begira, berriz, aurreko urteotan bezala, haurrei eta familiei bideratutako jai eguna ari dira prestatzen, baina adin guztietarako askotariko kultur ekimenak eskainiko dituzte. Jai parte-hartzailea izatea nahi dute, eta euskararen erabilpena bultzatuko duena. Erakundeek, babesleek eta laguntzaileek tokia izango dute jaia honetan.

Azken albisteak

Udazkena azken hilabeteetako gaia izan dute, eta, naturarekin bat eginez, hainbat gauza ikasi dituzte aste hauetan.
BATXI 1eko Arte Hezkuntzako ikasleek bisita berezia izan dute.
Azaroaren 15ean, larunbatean, egingo dugu, goizez.
Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide garela erakutsiko dugu gure logoan bertan.