Skip to main content

Zuberoako ikastolen alde

IKASKOLIren otzarak salgai.

Irudia
ikaskoli25

Beste urte batez Zuberoako ikastolek Eguberrietako kanpaina egingo dute haien ikastolen alde dirua lortzeko.

 

2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle txikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatu zuten. Iaz, denon laguntzari esker, 2200 saski saldu zituzten.

 

Ekimenaren helburuak:

  • Zuberoako Ikastolak laguntzea.

  • Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea.

Eskaera egiteko, sartu Ikaskoli.eus webgunean. Azaroaren 23ra arte eskatzeko aukera izango da.

 

Irudia
ikaskoli

Azken albisteak

Joan den ostiralean, azken urteetan ohitura bihurtu den azoka solidarioa antolatu zuten LH6ko ikasleek ikastolan, elkartasuna eta parte-
Pasa den larunbatean Ikastolako Jaia ospatu genuen, giro ederrean eta komunitate osoaren parte-hartzearekin.
Aurreko ARMENTIBERRI azaldu bezala, EUSFERA