Skip to main content

Armentia guztiontzat zabalik

Ate irekiak eta bisita pertsonalizatuak antolatu ditugu

Irudia
MATRIKULAZIOAESKUORRIA

Urtearen amaierara iristen ari gara, eta horrek esan nahi du atarian dugula ikasturte berrirako aurrematrikulazio-aldia. Otsailaren hasierarako dago aurreikusita, baina guk, honez gero, prest dugu ikastola etorkizuneko ikasleei eta haien gurasoei harrera egiteko.

 

Hori dela eta, ate irekietako bi jardun antolatu dugu abenduaren 13an eta urtarrilaren 17an, hain zuzen. Horrekin batera, eta nahi izatera, bisita pertsonalizatuak ere antolatu ditugu.

 

Hori horrela izanik, aurten eskaera batekin gatozkizue: zinez uste dugu ikastolaren inguruan hobekien hitz egin dezaketenak komunitateko kideak direla, eta, horrexegatik, zeuoi ere dei egin nahi dizuegu, zuen inguruan ikastolari buruzko informazioa zabaltzeko. Ikastolaren parte zarete, eta zuen esperientziak partekatzeak eragina izango du beste gurasoen hautuan.

 

Egin dezagun, guztion artean, komunitate are handiagoa eta sendoagoa!

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.