Skip to main content

Ikastolako hizkuntza-proiektuaren aurkezpena Irlandan

Gaeloideachas erakundeak gonbidatua izan zen Paul, zuzendaria, aurkezpena egiten

Irudia
irlanda1

Gaeloideachas erakundea irlanderaren bidezko irakaskuntzan diharduten irakasleen bilgune handiena da. Urtero, haien formaziorako jardunaldia antolatzen du, bai eta elkarrekin hainbat lanketa egiteko ere. Aurten, Armentia ikastolako hizkuntza-proiektuaren aurkezpena egin zuen Corken gure zuzendariak, bertan bildutako 370 kideren aurrean. Une honetan, gainera, Armentia ikastola bere hurrengo lau urteetarako hizkuntza-proiektua eta plangintza estrategikoa garatzen ari da, hortaz, abagune ezin hobea izan da gure berri emateko.

 

Paulek gure proiektua nola jorratzen dugun azaltzeaz gain, adierazi zuen ikastolak abian dituen hainbat ekimenek zein garrantzia duten: Hizkuntzen Tratera Bateratua, Jolasean Solas, Argitxo, Euskaralagunak, Mintza Kafea… Horrekin batera, azpimarra jarri zuen ikastetxeko hizkuntza-proiektuak izan beharreko zeharlerrotasunean. Halaber, gogoratu zuen hizkuntza-proiektuak familiei ere eragiten diela, eta beharrezkoa dela haiekin lankidetza estuan jardutea.

 

Galdera asko egin zituzten bertan egondakoek, bai eta interes handia agertu ere. Hartara, jarrai dezagun, beraz, Armentia ikastolako hizkutza-proiektua garatzen orain arteko grina berarekin.

Azken albisteak

Ikasturteko lehen hiruhilekoari amaiera emateko, DBH3ko Frantseseko ikasleek bisita berezia izan zuten, oporrak hartu eta pare bat egun lehenago:
Neguko opor zoriontsuak pasa ezazue.
Ikastolako ikasleengan euskarazko liburuen irakurzaletasuna sustatzea du helburu JUUL kanpainak.
LHko txikiek ipuin ezberdinak entzun dituzte LHko ikasle nagusiengandik.