Armentia Abesbatza - Crescendo

Bi urte baino gehiagoko derrigorrezko etenaldiaren ondoren, 2022-2023 ikasturtean, berriz ere, duela 20 urtetik Armentia ikastolan ematen ari den jarduera honetan izena eman ahal izango dute zuen seme-alabek.

Abesteak garuna estimulatzen, hizketa hobetzen, autoestimua hobetzen, tentsio-uneei aurre egiten eta memoria indartzen laguntzen du, besteak beste.

Urte hauetan zehar, zuek, koralisten senideok, gure enbaxadorerik onenak izan zarete, eta zuen ezagunak animatu dituzue beraien seme-alabak ere koruan inskriba ditzaten.

Urrian berriz ikusiko dugu elkar proposatzen dizuegun abentura musikal honetan. Crescendotik gure hondar alea eman nahi diogu kulturari, musikari. Imajinatzen duzue arterik eta musikarik gabeko mundu bat? Guk ez, eta badakigu zuek ere ez.