Skip to main content

Lotuz lortu, Trebiñu eta Araba euskararen bidez josten jarraitzeko

Argantzunen egingo da jaia, ekainaren 13an, bertako ikastolak antolatutako eta Arabako gainerako ikastolen laguntzarekin

Irudia
ARABA EUSKARA 26 17

Honez gero, aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango da jaia.Araba Euskarazek Trebiñuren eta 

Horrela, Arabaren arteko loturak sendotu nahi ditu. Testuinguru horretan, Trebiñuko eta Argantzungo udaletan Trebiñu —Arabako Zortzigarren Alaba— administratiboki Arabari lotzeko herri galdeketa egitearen alde onartutako mozioak izan dira berriki. Egitasmoak ere ekarpena egin nahi du bide horretan, euskararen, hezkuntzaren eta herritarren arteko harremanen bidez.

Horretarako, Trebiñuko eta Arabako eragileekin elkarlana sustatuko dute. Ikastolen hezkuntza-eredua ezagutaraztea eta euskaraz ikasteko eta bizitzeko aukerak zabaltzea ere izango dituzte helburu: «Argantzun Ikastola indartzea Trebiñun euskara indartzea da».

Trebiñuko familiek seme-alabak euskaraz hezteko zuten nahiari erantzunez sortu zen Argantzun Ikastola. 2003an ireki zituen ateak, 11 familiarekin, eta urteotan 40 eta 50 ikasle arteko komunitateari eutsi dio.

“Lotuz lortu!” leloak elkarlanaren eta komunitatearen indarra jartzen du erdigunean. Ikastolen, familien, herritarren eta euskararen alde lan egiten duten eragileen arteko loturak aldarrikatzen ditu, eta etorkizuna elkarrekin eraikitzeko gonbidapena da.

2027ko Araba Euskarazen irudiak Argantzungo Erdi Aroko zubia du oinarri. Zadorra ibaia zeharkatzen duen zubi historikoak Argantzun, Trebiñu eta Araba osoa lotzen dituen igarobidea irudikatzen du: muga geografiko eta administratiboen gainetik, euskara bera bezala, pertsonak, ikastolak eta herriak elkartzen dituen zubigintza.

Ikastola txikia baina behar handiak, horrexegatik aurten ere Armentia ikastolako komunitateak erantzukizunez eta konpromisoz jokatuko du Araba Euskaraz arrakastatsua izan dadin.

 

Azken albisteak

Mugikorren, eta oro har, sare sozialen erabilerarekin dagoen kezka oinarri, Armentia ikastolan gero garrantzitsuagoa iruditzen zaigu gaiaren sozializazioa egi
Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.