Skip to main content

Altxa Burua Armentia taldearen bilera

Azaroaren 5ean, ostegunarekin, 16:45ean

Irudia
altxaburua

Altxa Burua teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duen guraso taldea da, eta lau helburuk batzen ditu bertako gurasoak:

  • Seme-alabei Interneterako sarrera duten gailuak ematea atzeratzea
  • Eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea.
  • Hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritutakoaren alde egitea
  • Helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretzea.

Arnentia ikastolan ere zenbait jarduera eramaten dituzte aurrera, besteak beste, gurasoen konpromisoak mugikorren ematea atzeratzeko. Ondorioz, garrantzitsua da aurrera egiteko gurasoak animatzea. Horrexegatik, hain zuzen, azaroaren 5ean, arratsaldeko 16:45ean ikastolako Errioxa gelan antolatu dute ikasturteko lehen bilera.

Anima zaitezte!

Azken albisteak

2013an izan zuen Errigorak lehen Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak bizi zuen larritasun ekonomikoaren aurrean Euskal Herri osoko elkartasuna ehuntzea helburu zu
Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez.
Honez gero, aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango da jaia.Araba Euskarazek Trebiñuren eta