Skip to main content

Altxa Buruaren Lurralde arteko II. Topaketa

Urriaren 3an, 10:00etan Eibarko Unibertsitate Laboralean

Irudia
altxaburua

Altxa Burua haurtzaroan eta nerabezaroan teknologia berrien erabilera egokia sustatzeko konpromisoa duten familiek eta profesionalek osatutako elkartea da, eta lau helburu nagusi lortzeko lan egiten du:

  • Gure seme-alabei Interneterako sarbidea duten gailuak emateko adina atzeratzea
  • Ikastetxeak smartphonerik gabeko arnasgune bihurtzea
  • Hezkuntza-eremuko digitalizazioa osasun-irizpideak errespetatuz, librea eta ebidentzia zientifikoan oinarritua izatea
  • Kontzientziazioa sustatzea, helduei eta seme-alabei erabilera egokia egiten laguntzea eta familia gisa eredu izatea

Horren harira, datorren urriaren 1ean, Lurralde arteko II. Topaketa antolatu dute Eibarko Unibertsitate Laboralean, 10:00etan.

Topaketa honen helburua gailu digitalen erabilera eta ondorioei buruz hausnartzea eta kontzientziatzea, gure ekimenak aurkeztea eta elkarren arteko loturak sortu eta indartzea da. Hezkuntza komunitate osoko kideak bertaratzea oso baliotsua izango litzateke, familien, haurren, nerabeen eta gazteen ongizatearen alde lan egitea eta inplikatzea ezinbestekotzat baitugu.

Aurtengo topaketan Francisco Villar doktorearen hitzaldia, Altxa Buruko esperientziak eta Utopian antzerki talde gazteak antzeztutako “Nomofobia” obra izango dira, beste ekimenen artean. Programa osoa erantsitako fitxategi gisa duzue.

Bertaratu nahi duzuenoi, izena emateko honako GALDETEGI hau bete, urriaren 1aren aurretik.

Eta gogan izan, Armentia ikastolan ere badagoela Altxa Burua taldea. Aurki izango duzue horren berri.

Azken albisteak

Euskaratik beste hizkuntza eta kulturako jendartearekin zubiak eraikitzeko Euskara Zubi metodologia eta bide-orria aurkeztu ditu Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak.
Datozen egunetan Araba Euskarazeko denda jarriko dugu.