2013an izan zuen Errigorak lehen Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroa erdi eta hegoaldeko euskalgintzak bizi zuen larritasun ekonomikoaren aurrean Euskal Herri osoko elkartasuna ehuntzea helburu zuena. Hamahiru urte beranduago, beharrak hor dirau. Hala ere, hamar urteko bidean erein diren haziak ere hasiak dira loreak ematen. Dokumental honen bitartez, Errigoraren jarduna eta hausnarketak barrutik ezagutuko ditugu: kontserba-etxeko produkzio-lerrotik hasi eta euskararen aldeko Santxikorrota lasterketaraino. Hamaika bilera, auzolan, banaketa, ezintasun… begibistan.
Gasteiztarrok berau ikusteko aukera izango dugu hurrengo asteartean arratsaldeko zazpietan, Izaskun Arrue Kulturgunean,
Azkenik, gogoan izan zure saskia erosi ahal duzula eta ikastolan bertan jaso honako GALDETEGI hau azaroaren 12a baino lehenago betez gero.