Skip to main content

Euskaraz Bizi Nahi Dut materiala eskatzeko epea zabaldu dugu

Aurten ere, euskarazi jantzi!

Irudia
ebnd

Ikasturte honetan ere, euskararen aldeko aldarrikapena zabaltzeko asmoarekin jarraitzen dugu. Euskaraz bizitzeko gogoa eta ilusioa sustatzeko hitzorduren bat edo beste geratzen zaigu oraindik urte amaiera bitartean; esaterako, abenduaren 3ko Euskararen Eguna.

Hain zuzen ere, abenduko horretan izango diren ekintzen harira, asmo hori ikusgai egiteko eta girotzen laguntzeko, ‘Euskaraz bizi nahi dut’  lelodun produktuak erosteko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Horretarako, behean uzten dizuegun eskaera-orria bete behar duzue eta ikastolan entregatu, azaroaren 6a baino lehen. Eskatutako materiala ikastolan bertan entregatuko zaizue aurrerago.

Azken albisteak

Nafarroa erdi eta hegoaldean, behinola amets huts zirenak egia bihurtu dira bertako euskalgintzari esker, euskarari bultzada handia emanez.
Honez gero, aurkeztu dituzte helburuak, leloa eta irudia. Trebiñun euskarazko hezkuntza indartzeko eta ikastolaren etorkizunerako sostengua biltzeko aukera izango da jaia.Araba Euskarazek Trebiñuren eta 
Mugikorren, eta oro har, sare sozialen erabilerarekin dagoen kezka oinarri, Armentia ikastolan gero garrantzitsuagoa iruditzen zaigu gaiaren sozializazioa egi