Skip to main content

Miren Ros ikastolan

LH5eko ikasleekin lanketa egon ostean, lanketaren deboluzioa egin die gurasoei arratsaldean

Irudia
MIREN ROS 2026

Mugikorren, eta oro har, sare sozialen erabilerarekin dagoen kezka oinarri, Armentia ikastolan gero garrantzitsuagoa iruditzen zaigu gaiaren sozializazioa egitea. Alde horretatik, ezinbestekoa da gure ikasleen pertzepzioa eta haien ohiturak ezagutzea, horrek erakutsiko baitigu zein lanketa egin behar den. Horrelakoetan, gainera, ez gara ari propio ikastolaren eremuaz. Aitzitik, ikastolatik kanpoko erabileraz ari gara.

 

Horrexegatik, hain zuzen ere, urtero egiten dugun lanketa honek bi xede talde izan ohi ditu. Batetik, LH5eko ikasleekin egiten da lanketa, besteak beste, haien erabilera-ohiturak edota arriskuen pertzepzioen berri izateko. Ondoren, haiengandik jasotako datu guztiak oinarri, lanketa egiten da gurasoekin arratsaldean. Bertan, ikasleek adierazitakoak partekatzen dira, bai eta hainbat gomendio sozializatu ere.

 

Horren baitan, gogoan izan, Armentia ikastolako Altxa Burua taldeak ikasturtean zenbait lanketa egiten ditu gurasoek haien seme-alabei mugikorra noiz eman atzeratzeko konpromisoa hartzeko. Hemendik eta aste batzuetara ekingo diote aurtengo dinamikari, eta horren berri izango duzue ohiko kanaletatik zein Armentiberritik.

Azken albisteak

Emaize Sexologia Zentroa DBH eta BHko ikasleekin izango da hilabete honetan.
Datorren astean hasiko dira bi ekintzak.
Hamabi orduko egitaraua prestatu dute Euskararen Hiria ekimenaren hirugarren ediziorako