Skip to main content

Mintzakafea: euskara praktikatzeko gunea

Iazko arrakastari jarraituz, taldeak osatzen jarraituko dugu

Irudia
mintzakafeataldea

Armentia Ikastolako Guraso Euskara Taldeak sortutako ekimena da MINTZAKAFEA. Euskara ikasi duen edo ikasten ari den gurasoei begirakoa da, bai eta maila egokia ez duela pentsatzen dutenentzat edo euskara erabiltzeko aukerarik ez dutenentzat ere. Horiekin batera, noski, euskaraz ongi moldatzen direnak ere badaude. Denak batera, elkarri lagunduz, elkarrekin euskarazko sareak sortuz.

MINTZAKAFEAn astean behin geratzen dira hainbat guraso eta lasaitasun osoz edota lotsak albo batera utziaz dakiten euskara hori praktikatzen dute. Hortaz, aukera paregabea da mihia askatzeko, eta euskararen bidez ongi pasatzeko.

Animatuz gero izena eman honako GALDETEGI honetan.

Azken albisteak

Euskarazko sorkuntza ardatz, hiruna egin dituzte Bigarren Hezkuntzako ikasleek.
Berandu baina garaiz, hortxe dituzue XX. Kross BTT martxaren irudiak.